| Herriko gastronomia berezi gisa, oso ezagunak diren
"BEASAINGO ODOLKIAK" aipa ditzakegu, eta herriko edozein
harategitan eros daitezke edota bertako jatetxe edo tabernetan eskatu
bertan prestatzeko modu desberdinak dastatzeko.
Horretaz gain, Beasinen Taberna ugari dago eta bertan "TXIKITOAK
eta PINTXOAK" dasta daiteke. Era berean azpimarratu behar dugu
"puben txokoan" (Zaldizurreta eta J.M. Iturriotz) sortzen
den gau-giroa, eta Iratxo dantzalekua.
Gure herriak erakartzen bazaitu, eta zure egonaldia luzatu nahi
baduzu, Beasainek hainbat OSTATU mota ere eskaintzen dizkizu.
Azkenik, zure bidaiak antolatzeko, herrian dauden BIDAI AGENTZIETARA
jo dezakegu. |