| |
KULTURA |
| |
KULTURA
> BESTELAKOAK |
Oraingo eraikuntza 1981.urtean inauguratua da, euskal arkitekturako
estiloa du eta lehengoa egon zen leku berean eraikia da. |
| Parke hau udal-jabetzakoa da. Bertan 50 zuhaitz mota dezberdin
baino gehiago daude. Duela gutxi, 9.000 zuhaitz berri baino gehiago
landatu dituzte. Bidezidor-sare ederra egin da bertan, eta goiko aldean
mahai, banku, erretegi, iturri eta abar jarri dituzte. Guzti honetaz
gain, Goierriko bista edo panoramika ederrak ikusteko aukera eskaintzen
digu. |
Euskal mitologiako Mari emakumezko jentil handiaren bizilekua dugu
Murumendi.
Mendi-tontorrean, 1976. urtean mendi-istripuz hildako hiru mendizaleen
ohorez jarritako burdinezko gurutzea eta Goierriko mendizaleek, 1994.
urtean hil zen Luis Pedro Peña Santiagori, eskeinitako hilarria
daude. |
|
|
|
|