Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Beasaingo Arau Subsidiarioen berrikustea eta egokitzea
Arau Subsidioen berrikuste eta egokitzapenaren hasierako eta behin-behineko onespena
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  KULTURA
 
Kultura
      Igartza
      Herriaren gunea
      Auzoak
      Bestelakoak

KULTURA > AUZOAK

:: ASTIGARRETA

TRIKUAIZTIKO TUMULUAK

Mandubiko gainetik oso gertu daude 1978an aurkitutako Trikuaiztiko tumuluak. Orain dela 4000 urte inguru eginak izan ziren lurralde horretan bizi ziren artzai ibiltarien tribuen hilobiraketak egiteko. Tumuluak aurreko hamarkadan aztertu ziren eta arkeologi datuak bildu ondoren berriro ere berreginak izan dira, egitura-modu hauen eraikuntza-prozesuari buruzko irudi argia eskainiz.

LARRARTEKO TRIKUHARRIA

Mandubi eta Murumendi artean kokatuta dago, Izazpitik Murumendira doan bidezidorrean. 1980. urtean aurkitua izan zen.

Zeramikazko materialak, ehizerako gezi-puntak, kanpaiantzeko itsastarrak eta hamar edo hamabi pertsonen hezurrak ere aurkitu dira eta horietako bi behintzat umeenak dira.

Monumentuak lehen esan dugun bezela, 10m-ko diametroa du eta bere erdialdean, inguruan bizi ziren bizilagunek hilobiratzeko zutik jarritako harri handi batez osatutako aretoa. Gaur egun, sapaia 170 eta 100 cmko luzerak dituzten bi harri handik osatzen dute, bata bestearekiko zeharka jarrita.

Trikuharriak estaltzen duen gunea eta bere estaldurarena oso ongi bereizten dira. Horrela, gune hori osatzen duten harriak handiagoak dira eta kararrizkoak eta besteak berriz txikiagoak eta basaltozkoak.

SAN GREGORIO ERMITA

Garai batetan inguruko herrietako pertsonek, ermita honi jaiera handia zioten. Gaur egun kanpo aldetik eraberritua dago. Oraindik oroimenean dago, aurreko mendean gertatutako kolera-izurritzea. Diotenez, 30 pertsona baino gehiago hil omen ziren izurritzea zela bide. Orduan herriko erretore zen On Pedro Eizagirre ere, herrikidei laguntzen ibilita gaixotasunak harrapatu eta hil egin zen. Hildakoen gorpuak San Gregorioren ermita barruan lurperatu omen zituzten eta handik urte batzuetara gorpuzkinak hilerrira eramateko hasi zirenean, erretorearen gorpua, aldare ondoan lurperatua izan zena, artean usteldu gabe omen zegoen.

TOURS-EKO SAN MARTIN ELIZA

Hiru nabe dituen oin laukizuenekoa da. Atzeko aldean kanpandorrea du. Eliza hontan "Ecce Homo" izeneko gorputz-erdiko Kristo penitentzigilearen taila ederra zegoen. XVI. mendeko bigarren erdikotzat data liteke. Eliza honetatik San Gregorioko ermitara doan guruzbidea, 1703. urtean datatutako dago.

:: GARIN

SAN SEBASTIÁN ELIZA

XVI. eta XVIII. mendeetako elementuak baditu. Nekazaritza-arloko parrokien taldekoa da. Nabe bakarreko da eta ganga erztunak fajoi-arkuen gainean ditu. Portada sotila du puntu erdiko koruarekin. Kanpandorrea atzeko du. Barruan, aipagarria da karpanel erako arkuaren gainean kokatutako korua. Aldi berean, XVIII. mendeko San Jose eta Errosarioko Ama Birginaren eta XVI. mendeko San Sebastianen irudiak daude.

ARRIARAN

Izen bereko jaurgoaren bidez ezagutzen da leku horretako biztanleen izantza. Ahaide Nagusiei lotutako leinu baten agintepeko jaurgo-jabari txikia izan zen. Jauretxetik zertxobait aldenduta dagoen Loinazko Andre Mariren Ermitaren nagusigoa ere bazuen. Arriarango Parroki Elizaren nagusigoa ere izan zuten.

Jauretxea oraindik erabilia da. Erdi Aroko eraikuntzako arku zorroztun atea eta gezi-lehioak gorde ditu. Horiek dorretxea izan zela susmatzera garamatzate.

ARRIARANGO URTEGIA

Beasaingo Arriaran auzoaren goialdean, eta Garin eta Astigarreta auzoetako landaguneen azpiko aldean aurkitzen da haran estu batean eraikita. Urtegia 1994. urteko uztailaren 28an inauguratu zen. 2,3 miloi m3-ko kapazidadea dauka, eta Beasain, Idiazabal, Lazkao, Olaberria, Ormaiztegi, eta segurako herriak hornitzen ditu.

Bera eraikitzerakoan erabilitako teknika, Gipuzkoa mailan inoiz erabili gabekoa izan zen. Dirudienez, hormigoi trinkotuz eginiko grabitatzeko urtegia da. Horrek azkarrago eraikitzeko modua ematen du baina lana etengabe eginda.

Urtegiaren eusteko hormak Nestor Basterretxea eskulturgilearen artelanarekin batera egin ziren. Artelan hori, bi elementu asimetrikoz osatua dago eta 24 m-ko altuera dauka. Egileak dionez zerurantz irekitako bi onil (inbutu) dira.

SAN PEDRO ELIZA

Hegoaldean erantsitako kanpandorrea duen nabe bakarreko eliza hau, altuera handiko eraikuntza de tenploa da. Sakristiaz gain, bi alboetan kapela bana ikusten dira. Zurezko arkupeak, sarrera eta elizaren eskuinaldea inguratzen ditu. Honen azpian elizara sartzeko dagoen portada, izugarria da. Idiazabalgoarekin batera inguruetan dauden ederrenetarikoa. Puntu erdiko arku bikain batez inguraturik, sei arkibolta daude, gehien ateratzen denak arku konopialaren itxura dauka, guztia ildokatutako zutabez inguratuta. Atearen bi albotan harriz landutako ur bedeinkatuaren bi ontzi daude. Portada izugarri hau gotiko flamigero estiloari dagokio, XV. eta XVI. mendearen bigarren erdialdian garatutako estiloa alegia.

Barrualdean, XVIII. mendearen hasierako aldare nagusiko erretaula da piezarik aipagarriena. Bi alboetako kaperetan Kisto handi bat eta Errosarioko Andre Maria daude. Koruari eusten dion harrizko arku handia eta bi ponteak ere interesgarriak dira. Hauetako batek, zutabe hozkatuaren gainean ederki landuta dagoena, badirudi XVI. mendekoa dela dirudi.

Data honetakoa da Arriarango San Pedroko elizako eraikuntza. Modu horretara, Gipuzkoako eliza gehienak eraikiak izan ziren datarekin bat dator. Alde batetik neurri eta bestetik altuerak, XVI. mendean edota beranduago hasi zirela eraikitzen adierazten digute.

:: ARATZ-MATXINBENTA

SAN MARTÍN DE LOINATZ ELIZA

1790. urtean inauguratua. 1930. eta 1950. urteetan egindako ondorengo berritze-lanek markatu dute elizaren behin-betiko itxura.






Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra