| |
KULTURA |
| |
KULTURA
> HERRIAREN GUNEA |
| :: HERRIAREN GUNEA ANDRE MARI
ZERURATUAREN PARROKIA |
1399.
urte inguruan, orduko Parroki Eliza, nabe bakarreko eta zurezko teilatudun,
eliza txiki bat besterik ez zen. Elizatxo hori, Igartza Jauretxeko
kapera erantsi zitzaion. Antzinatasun nabarmen hau izan arren, XVI.
mendetik aurrera ekin zion parrokia beasaindar honek berreraikuntzen
bideari eta XVIII. mendea ondotxo sartu arte etengabe jarraitu zuten
horretan. Garai horretan eraikitako euskal eliza askok bezala, Beasaingoaren
eraikuntzak ere, Frai Migel Agirreko eta Aranburuk XVI. mende emankorren
hasieran marratutako arkitektur eskema jarraitu zuen.
Beasaingo parrokia, bazeliza tankerako oina eta buruan absidea dituen
eraikina da. Hegoaldeko hormari atxekia du Igartzako Kapera eta honen
eta Presbiterioaren artean, Sakristiarako sarbidea du. Kanpokaldean
eta fatxadaren albo batean, XVII. mendean eraikitako kanpondorre bikaina
du eliza burutuz eta Hegoalde eta Mendebaldeko atariak inguratuz,
Elizatari Portikatua, guztia zurez egina, bere zutabeak harrizko oinarrietan
sotengatzen direla.
Elizari austen dioten hormak, harlagaitz sendozkoak dira, bao urri
eta estuekin, helburu nagusitzat, eraikuntza kanpoko hotzaren eta
hezetasunaren aurkako babesaz hornitzea izanik.
Barru aldean berriz, gurutzetako gangak nabarmentzen dira, sapaia
osatzen duten zurezko armadurak ezkutatuz, korua atzekaldean kokatuta
dago eta presbiterioa goratua, bertatik Joan Urtsularreko eta Etxeberriak
egindako Aldare Nagusiko erretaulara iristen dela. Erretaula horretan,
ziur aski XVII. mendekoak izan daitezkeen koadroak (mihiseak) nabarmentzen
dira eta batzuek behintzat Madrildar Eskolakoak direla diote. Dituen
irudien artean, Ama Birjinarena azpimarratu beharra dago. Tonu okre
ilunak ditu nagusiki eta eliza zaharberrituan garai bateko erretaularen
ardatz nagusian izaera hartu du berriro.
Ugaritasun handia du arkuen marraduran eta horietatik atekoa nabarmentzen
da. |
| :: LOINAZKO SAN MARTINEN BASELIZA |
Domingo Loinazkoak 1663an Gipuzkoako probintziari Amunabarro
jaiotetxeko lurzatia eman zion, bere aitonaren anaiaren, hau da, San
Martinen izenean, eliza eraiki zezan. Probintziak herri guztietako
limosnei esker eraiki zuen eliza eta 1691-05-02an amaitu zen. Erretaulak
Inazio Iberok proiektatu zituen 1731n eta Jose Mª Iparragirrek
egin. 1874an erauzi egin zuten eta, urtebete beranduago, bere ordez,
egungo baseliza, neoklasiko erakoa, eraiki zuten. Baseliza Mariano
Jose Laskuraingok, Diputazioko arkitektoak, diseinatu zuen. 88.000
erreal kosta zen. Horietatik 66.000 probintziak jarri zituen eta beste
22.000 berriz, Beasainek. Erretaulak aurreko baselizakoak dira. Dekorazioa,
aurreko fatxadan jarritako Gipuzkoako armarrira mugatua da.
1994an handitu egin zen. "Ganbara santua" 1878an ermita
bihurtu zen, 1877ko urte-amaieran sute batek San Martinen jaiotetxea
erre zuenean. |
| :: LOINAZKO ANDRE MARIAREN ERMITA
|
Loinazko feriek, leku bera izan zuten topalekutzat
urtez urte, hots, Ermita honen ingurua.
Loinazko
Andre Mariaren imajina, 0,75 m-tako altueradun taila polikromatua
da. Bere Berreroslearekin dagoen Ama honek, ez du inolako komunikaziorik
azaltzen haurrareriko; soineko arrosa du tunika loretsu eta mantu
urreztatuarekin eta errezela eta koroa ere urreztatuak dituela. Haurrak,
bedeinkatzeko jarrera du, Andre Mariak aldiz bere eskuineko eskuan
lore bat du garbitasun-ikurtzat.
Tailak, pieza bakarrean egina denak, antzinatasun handiko aztarnak
azaltzen ditu bere egintzari dagokionez. Dirudienez, XIII. mendeko
taila da.
Nabe bakarreko eliza soila da. Sapaiko erdi-puntuko hiru arkuk, Andre
Mariaren irudia duela aurkitzen den apaleraino zuzentzen dute begirada
eta aurrerago beste erdi-puntuko arku bat du presbiteriora sarrera
emanez. Dekorazio oro sobera dago; antzina sarrerako arte nagusiaren
bi aldeetan kokatuta egon ziren urbedeinkatu-ontziak baino ez daude
eta gaur horietako bat Ermita barruan jarrita dago. Harlanduzkoak
dira eta gurutze bat eta lore-irudiak dituzte. Estilo platereskoa
oso ongi gogorazten digute, berau XVI. mendean loratu zen eta. Elizako
sarrera ate angeluzuzen handi bat dela bide irekitzen da eta berorren
gainean, Arriarango Jauretxearen armarria dago, eliza txiki honen
zaindari zelako.
Bere lehenengo oina gordetzen du, baita bi aldeetan estalitako elizataria
ere eta barroko estiloko ezpataina du 1631 idatzia duen kanpaiarekin.
Ermita, oso ederra da eta data hori baino askoz ere lehenagokoa, nahiz
eta Pedro Karrerakok 1729an berreraikia izan. |
| :: LOINAZKO SAN MARTIN PLAZA |
| Bi oin ditu eta horrela lurraren desmaila natural handiaren
arazoa konpontzen du. 1924. urte inguruan eraiki zen Udaletxeko obrekin
batera. Udaletxea harlanduz egina da eta 1924. urtean inauguratu zen,
aurrekoa kokatuta zegoen orube berean. Antzina Aranberri baserria
egon zen leku horretan kokatuta. Nahiz eta arkudun ohizko aurrealdea
eduki, xehetasun berriak ere ageri ditu ingurune osoarekiko. Ertzean
dagoen dorrea, erlojuarentzat eraikia dena da deigarriena eta adreiluz
eraikia izanik. Gipuzkoan XVI. mendean hain arrakasta handia izan
zuen mudejar estiloa gogorarazten du, XX. mendean eraikia bada ere.
|
|
|
|
|