| |
KULTURA |
| |
KULTURA
> IGARTZA |
| :: IGARTZAKO MONUMENTU-MULTZOA |
Inongo zalantzarik gabe, Igartza da Beasaingo gure
historiako kokalekurik garrantzitsuena. Iñaki Linazasorok "Gipuzkoako
Baserriak" liburuan dioen bezala. Ahaide nagusien etxea izan
zen, eta bertako Jaunek Gipuzkoako Ahaide Nagusien Erdi Aroko borroketan
oinaztarren aldean partaidetza aipagarria izan zuten. IGARTZAKO
JAUREGIA
Hasiera-hasierako dorretxea, seguraski, XII.mendean eraikia zatekeen
zubiko pasagunea eta Oria harana zeharkatzen zuten bide garrantzitsuak
zaintzeko.
Igartzako
jauregiak Lazkaoko etxean du bere noblezi jatorria (Oinaztarra beraz)
eta Gartzi Lopez Lazkaoko (Oiaztarren buruzagiaren laugarren semea)
eta Marina Igartakoarekin izan zuen hasiera XIV. mendearen bigarren
zatian (1370 aldera). 1420an, Lazkaoko Jaunak Igartza eraso zuen kalte
ugari sortuz eta 1457an Gipuzkoako Hirien Anaidiak, Enrike IV.aren
laguntzaz, lurraldeko dorretxe ugari erauzi zituen, horien artean
Igartzakoa. 1460. aldera berriro jauregi moduan eraikia izan zen.
Igartzako jauregiaren neurriak, barruko patioak eta patioaren inguruko
antolaketak Errenazimendu garaiko jauregien ezaugarri dira. Barruko
patioa aparta da eta Gipuzkoan bakarra. Beheko oina, harlagaitzez
egina dago, eta bertan azpimarratzekoak dira sarrerako puntu-erdiko
arku dobelatuak eta halaber ojibalak. Era berean bi bao biki ere.
Baina jauregi honen altxorrik preziatuena goiko oineko zurezko egitura
da, XVI. mendean euskal arkitekturan zura nola erabiltzen zen erakusten
duen adierazle bakarretakoa. IGARTZAKO ZUBIA
Jatorrizko
zubia seguruenera XIII. mendeko bigarren zatian eraiki bazen ere,
egungo bizkargain formako profilak eta zubi-bularrak XVI. mendean
eraiki zela adierazten dute. Zubia Erdi Aroaren hasieran zegoen bide-azpiegituraren
lekuko dugu. IGARTZAKO BURDINOLA
Gipuzkoako eta hedaduraz Euskal Herriko zatirik handieneko industriaren
lehen adierazpideetako bat burdinolak edo burdin mea aberasteko lantegiak
izan ziren bertan zeuden meategi ugariei eta egur-ikatza egiteko baso
nahiz ur-jauzi onak zituzten ibaie esker.
Igartzako Burdinola Nagusia bere garaian Gipuzkoako garantzitsuenetakoa
izan zen. Errotatik zertxobait beherago dago eta errotako ur-jauzi
eta azpiegitua hidrauliko berbera probetxatzen zituen. 1855era arte
aritu zen lanean. Gaur egun, azken zatiak eta antepara dinteldunak
bakarrik diraute zutik. Burdinola honen garrantzia hainbestekoa izan
zen, ezen, zenbait errege-erregina gaztelar bertara etorri zirela
ezagutzera, hala nola, 1565ean Valois-ko Isabel erregina (Felipe II.a
erregearen hirugarren emaztea), 1615ean Felipe II.a eta 1660an Felipe
IV.a IGARTZAKO BURDINOLA ZUREZKO URTE-HORMA
Oria ibaiaren gune batean, Igartza inguruan, antzinako burdinolarako
eta errotarako ur-hornikuntza egiteko aldaparoa zegoen eta haren abiapuntuan
urtegia. Urtegi-horma hori ur bizien garaietan kaltegarria zela iritzita,
erauzi egin zuten eta orduan, goraxeago, lehen urpean gelditutako
antzinako urtegi-horma zaharra agerian gelditu zen bere zurezko egitura
ikusgarriarekin, hain zuzen ere, Erdi Aroan burdinolan erabiltzeko
ibaiko ura biltzen zuen urtegi zaharrari zegokiona.
Erdi Aroko gure teknologia adibide bakarra den hau kontserbatzeko
zeuden aukera desberdinak banan-banan eta zehatz azterturik, azkenean,
pieza guztiak jasotzea erabaki zen, eta banan-banan desmuntatu zuten
geroago leku eta baldintza egokietan muntatu ahal izateko.
ERROTA
Errota
XV. mendeko bigarren zatian koka daiteke. Igartako Errota, mekanika-arloari
zegokionean, mende honetan Gipuzkoan funtzionatu izan dutenen artean
erroatik aurreratuenetako bat izan zela esan dezakegu oker ez gauden
ziurtasunarekin. Bere ekoizpenak,orduko 80 kg gari eta 40 kg garagar
iritsi zituen.
Errota hau industri erregistroetan azaltzen den azken urtea, 1.963a
da. Martina Irizar Gurrutxagaren izenean azaltzen da. 1.982ko Pilarika
egunean (urriaren 12an) bota zen izen bereko presa (industri aurreko
ondarearen bitxia, jakintsuen esanetan) eta orduan amaitu zen errota
zehar haren iharduera. GURUTZETA
Beasaingo gurutze hau oso bidegurutze garrantzitsuan kokatuta dago.
IGARTZAN elkartzen ziren Gaztelatik Gipuzkoara sartzen ziren bi bideak:
bata Sandratiko koban zeharrekoa eta bestea Leniztik zetorrena eta
hemendik aurrera batuta jarraitzen zuten Euskal Herria igaro eta Frantziarantz.
Era berean IGARTZATIK pasatzen zen Nafarroatik Bizkairantz aurrekoa
gurutzatuz zihoan bidea.
Hala bada, gaur egun gurutze horrek duen kokapena, 1983koa da, baina
lehen zuen betidaniko kokalekutik 100 metro eskas lekualdatu zen egungo
zirkulaziotik zertxobait urruntzearren.
Oinarriaren alde bakoitzean, metalezko bi plaka erantsi ditu, euskarazko
eta espainierazko testuekin: "Igartzakoa naiz Tolosatik lau legoatara.
1596ko Urria" eta "Soy de Igarza a quatro legoas de Tolosa.
Octubre de 1.596". Testu hau, Loinazko San Martinen idazkari
izkribu-kopiatzaileak idatzi zuen hark diktatuta. DOLAREA
BASERRIA
Bidaiarientzako
benta moduan erabili zen. Zubiaren ondoan eraiki zuten, jauregiaren
babesean. Baserriaren egitura eta neurriek parean dagoen jauregia
gogorarazten dute, nahiz eta seguruenera jauregia bera eta zubia baino
zertxobait berenduagokoa izan. Fatxadako puntu-erdiko arku-forma hartzen
duten hiru ateak, bidaiariak hartzeko atariaren lekuko dira. Baserriaren
izenak berak adierazten duen bezala (dolare=tolare) sagardoa egiteko
dolarea ere bazen bertan. Gaur egun baserri bihurtuta dago. |
|
|
|
|