S.D. Beasain K.E.-ak aurten bere mendeurrena ospatzen duela eta argitaratu da liburua. Elkartearen laguntzaz, Miren Barandiaran Contreras beasaindar ikerlariak eginiko lana da.
Bertan, Mirenek, saiakera berezia egin du XX.mende-hasieratik S.D. Beasain K.E.k egin duen ibilbidea agertzen. XX. mende-hasieran elkarte berriak sortu ziren, elkarte biziak, jatorri desberdineko pertsonaz osatuak, kirolaren eta aisialdiaren inguruan elkartuta.
S.D. Beasain K.E.k bere sorrera Kasinoan kokatu zuen. Urteak joan ahala, eta beste elkarte batzuekin elkartuta, S.D. Beasain eratu zen gerra ostean, futbola bultzatzeko gehienbat.
Ez da gaurkoa beraz, futbol-zaletasuna. Urtetan zehar Beasainen, futbola indartzen era batera edo bestera zenbat elkartek jardun duten agertzen digu liburuak.
Herritar askori, liburuhau ikustean eta irakurtzean, oroitzapen ugari etorriko zaizkie burura, pertsona ezagunak eta une gozoak…
Argazki-bilduma ederrak, aurpegi gazte eta ezagun askok, osatzen dute liburua.
Helburua, Beasaingo lehen aisialdi nahiz kirol-elkartearen ibilbide historikoa ezagutzera ematea da, eta bide batez, herriaren historia bera pixka bat hobeto ezagutzera iristea. |