| |
BEASAINGO
PAPERAK BILDUMA |
| |
PAPERAK
> BEASAIN 1900-2000.- EHUN URTEKO HISTORIA
IRUDIETAN |
| |
Argitarapen urtea: 2001
Bildumaren zenbakia: 9
Egilea: Fernando Laborde eta Martin Garcia |
| |
Bere izenburuak ondo adierazten duen moduan, mende
beteko historia jasotzen du irudietan. Baina ez dira argazki hutsak
liburuak dakartzanak. Testu laburren bitartez, garaian garaiko gertaerak
eta pertsonaiarik esanguratsuenak ere aipatzen ditu.
Hirugarren milurtekoan sartu berriak gara eta liburu honek atzerantz
begiratzen du. 1900.aren hasieran, Beasain udalerri txikia zen biztanleen
arloan eta orduz geroztik gauza asko gertatu dira.
Egileek nagusiki argazkiak bildu eta berreskuratu dituzte. Ondoren,
gertakarien sailkapena egin dute eta azkenik aipamenak idatzi dituzte.
Liburua hamarkadetan zatituta dago eta hamarkada bakoitzaren hasieran,
hamarkada horretako kronologia egin da. |
| |
| :: SALMENTA PREZIOA |
| |
| 9,50 € |
| |
| :: ESKURATZEKO MODUA |
| |
| 1.Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan
pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali
Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain
3. Interneten bidez.
Eskatzailearen datuak eta helbidea azalduz.
Udalak berriz korreo bidez bidaltzen du eskatutako alea "Ordainketaren
truke" eta hartzaileak ordaintzen du liburuaren salneurria
eta bidaltzeak sorrarazten dituen gastuak. |
|
|
|
|