| |
BEASAINGO
PAPERAK BILDUMA |
| |
PAPERAK
> "FABRIKA HAUNDIE": BEASAINGO CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR
DE FERROCARRILESen HISTORIA |
| |
Argitarapen urtea: 1995
Bildumaren zenbakia: 5
Egilea: Elena Legorburu Faus CAF enpresa 1917an sortu zen, Errusiako
Iraultzak astindutako Munduko historiaren urte zalapartatsuan, Europako
Gerra Handiaren garaian. |
| |
Entrepesa sortu berriaren asmoa zen Fábrica
de Vagones izeneko lantegiak Oria ibarrean zituen tailerrak ustiatzea.
Tailer horien errenta ordainduz, 1860an eraikitako lantegi-multzo
handi bat eskuratu zuen CAFek.
1860az geroztiko hamarkada haietan, hainbat elkarte izan ziren lantegiaren
adistrazio-buru: "Goitia y Compañia", "La
Maquinista Guipuzcoana" eta "Sociedad Española de
Construcciones Metálicas" delakoak, besteak beste.
Horiek guztiak Beasain inguruko hasierako lantegi hura handitzen joan
ziren, harik eta mende erdi geroago CAFek bereganatuko zuen ondarea
osatu zen arte. 1917an, enpresak eta lantegiak beren asmoak bateratu
eta gorabeherez betetako bidai luze bati ekin zioten, gaur egungo
Burdinbidetako Gai Higikorren enpresa handi hau gauzatu nahirik.
Enpresaren handitasuna zela eta, baliabide gehiago eskuratu beharrean
suertatu zen CAF. Baliabide horien bila, geroz eta esparru zabalagoak
ukitu eta helburu handitako lehiaketa bat hasiko du; lehiaketa horretan,
laster gaindituko ditu Beasain eta Goierriko mugak, Espainiako eta
atzerriko merkatuetara hedatuz.
Liburu honen xede nagusiena da lantegian esku hartu duten hainbat
kapitalen gestioa (finantza, teknika, energia, giza-arloetakoak, etab.)
aztertzea. Ustiaketaren aldi bakoitzean baliabide horiek nolako oreka
izan duten ere arakatuko dugu, era horretan CAFen jokaerari eta enpresaren
egokitzako ahalmenari dagokienez testuinguru historiko bakoitzaren
garrantzia neurtu ahal izateko.
Fabrikaren ibilbidea markatzen duten aipamen historikoen euskal esparrua
gainditu eta zerikusi zuzena dute nazioarteko gizarte eta ekonomi-abagune
jakinekin. CAFen urtekariak berrikusiz gero, azken bi mendeetako gertaera
handiak gogorarazten dizkigu: gerrak, ekonomiaren krisialdiak, burtsaren
gorabeherak, atzerriko merkatuak, nazioarteko politika, etab.
Gorabehera horien eraginez zatitu dugu liburua honako atal hauetan.
Lehenengoa CAFen aurreko enpresen azterketa labur bat da, historia
honen aldi luzeena hartzen duena, 1860tik 1914ra arte. II Atalak CAFen
sorrera aztertzen du, I mundu Gerrako eta honen ondorengo urteetako
krisialdian kokatuz. III. Atala, aldiz, luze eta zabal mintzo da lantegiaren
itxura bereziaz eta enpresaren etxegintza lanetaz: Langileen Etxeak,
Ostatua, Ingeniarien Txaletak, etab.
IV. Atalak, II. Atalaren amaieratik berrekiten dio CAFen historiari,
"gerren arteko" aldiaren zertzeladak eskaintzeko (1925-1936).
V. Atlak, bestalde, Espainiako gerra zibilaren eta honen ondorengo
hamarkadaren urte zail haietan (1936-1950) murgiltzen gaitu. Amaitzeko,
VI. eta azken Atalak ekonomi zuzperraldiaren hasiera eta gaur egungo
garapenera iritsi arteko aurrerakada geraezinak azaltzen ditu; lantegiari
dagokion arloak, berriz, amaiera bikaina izango du " Construcciones
y Auxiliar de Ferrocarriles,S.A." enpresaren sorrerarekin.
Beasaingo fabrikaren artxiboetako agiriek, bestalde, galera konpoezinak
jasan zituzten eta horrek nabarmenki gutxitu du argibide erabilgarrien
kopurua. Gordetako agiri urriak ikusita gainera (enpresa barruko dossier,
lan-agiri eta txostenak gehienbat), histori- eta azalpen-arloko azterketa
egin behar izan da sol-soilik. Ez dugu aipatu gabe utzi nahi agiri
horiek gehienak Juan Elosegi Labadia Jn.ak, lantegiko Zuzendari ohiak,
arduratsu bildu eta aztertutakoak direla, bitxia bada ere, gizon honek
heziketa teknikoaren bereizgarriak kultur gaiekiko kezka sakonarekin
uztartzen baititu bere baitan.
Notari-agiriek, ostera, informazio ugari eman digute. Beasaingo lantegiak
bere historian zehar izandako jabe aldaketek lan ugari eginarazi zieten
notariei, eta hori guztia zehazki jasota dago dagozkien eskrituretan.
Eskritura horien bidez aztertu ahal izan ditugu CAFen aurreko enpresa
ustiatzaileak. Eskrituretako azalpenetan, gainera, xehetasun bikainak
ere baaude lantegiaren inguruneari eta, batez ere, lantegiaren arkeologi-ondareari
buruzkoak.
Beasaingo udalerriak, berriz, bere Orainaldiko Historiaren oroitzapenak
gordetzen ditu bere Artxibo aberatsean. Horko agiriei esker, azken
130 urteetako biztanleengana hurbildu eta horien eguneroko xehetasun
batzuk berregin ahal izan ditugu. Lantegiaren itzala nabarmena da
arlo honetan ere. Artxiboko paperetan jasopta dago Udalaren eta enpresaren
arteko komunikazio jori eta etengabea, bi erakunde hauek hartueman
sendo eta adiskidetsuak baitzituzten beraien artean.
Lantegiko artxiboak izan zituen galera tamalgarri haiek dire eta,
aukera bikaina alferrik galdu da Ekonomi historialariak aspaldidanik
zatiturik dituen eztabaidan esku hartzeko. Arlo horretako adituak
aztertzen ari dira, Espainian burdinbidea ezartzeak bertako burdigintza,
metalgintza eta, azken finean, industria bera bultzatzeko sortu zuen
aukera hura galdu ote zen edo ez erabakitzeko. Batzuk eta besteek
iritzi kontrajarriak dituzte auzi horri buruz.
Burdinbidetako Gai Higikorren alorreko enpresen Historiara hurbiltzeak,
gaiari buruzko ikuspegi berriak azalduko lituzke agian. Enpresa horien
bilakaerak (ekoizpena, etekinak, merkatu-estrategia, hornikuntza,
etab.) gertutik jarraituz gero, argibide ukaezinak eskain ditzakete
batzuen eta besteen jarrerak neurtu ahal izateko.
Aipatutako mugaketak gorabehera, CAFen eta honen aurreko enpresen
bilakaerak berezitasun nabarmena eransten dio Beasaingo esperientzi
eta hori ezin liteke gehiago ezkuta. Orrialde hauek egiaztatuko al
dute piztu duten interesa. |
| |
| :: SALMENTA PREZIOA |
| |
Beasainen erroldatuta dauden biztanleentzako 3,50 €
Beasainen erroldatuta ez daudenentzako 3,50 € |
| |
| :: ESKURATZEKO MODUA |
|
1.Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala
eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali
Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain
3. Interneten bidez.
Eskatzailearen datuak eta helbidea azalduz.
Udalak berriz korreo bidez bidaltzen du eskatutako alea "Ordainketaren
truke" eta hartzaileak ordaintzen du liburuaren salneurria
eta bidaltzeak sorrarazten dituen gastuak.
|
|
|
|
|