Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  BEASAINGO PAPERAK BILDUMA
 
Beasaingo elkarte herrikoiak
      Jesus Larrañaga
      Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936)
      Beasaingo kale-izenen historia
      "Fabrika haundie": Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesen historia
      Gipuzkoar ezezaguna loinazko San Martin Amunabarroko semea: IV
      Beasaini buruzko monografia etnografikoa
      IGARTZA: Historia eta kultur ondarea
      BEASAIN 1900-2000.- Ehun urteko historia irudietan
      Errotak eta energia berriztagarriak Euskal Herrian
      Pilota Beasainen
      Dantza Beasainen: Aurtzakak 25 urte
      Sociedad Deportiva Beasain Kirol Elkartea. Atzokoak eta gaurkoak
      Beasaingo Musikak

PAPERAK > BEASAINGO KALE-IZENEN HISTORIA
 
Argitarapen urtea:1995
Bildumaren zenbakia: 4
Egilea: José Zufiaurre Goya
 
Bai izendegia, eta bai kale eta enparantzen ordena ere, 1994ko Beasaingo Gida-liburutik hartu ditut, gure herriko Udalak argitaratu, eta urte bereko udazkenean Beasaingo familia guztiei banatu zitzaiena. Izendegi horri, bertan azaltzen ez ziren hiru plaza erantsi zaizkio.
Kale-izen hauek Beasaingo Udalaren Gobernu Batzordeak onartu zituen 1990ko ekainaren 28ko batzarrean. Horiek dira, beraz, ofizialak gaur egun eta horiei egokitu behar gatzaizkie.
Baina aurrera egin aurretik, esan beharra dago herrietako kale-izen hauek garai modernoetakoak direla, izan ere duela ehun urte, oraindik ere, herriko etxe guztiak beren izenez ezagutzen baitziren. 1867ko zentsua indibualki egin zen eta han adierazita agertzen dira auzoaren izena, etxearena eta etxebizitza bakoitzeko biztanleak, eta hauen maila ere bai: senarra, emaztea, semea, biloba, iloba, mirabea, morroia, etab.; baina kaleak, nahiz eta ordurako hiruzpalau izan, ezertarako aipatu gabe.
Kale bakoitzaren norabidea adierazteko garaian, alde batera utzi ditugu geografi datu zehatzak, ez baitute praktikotasun handirik, eta honako esaera erraz eta ulergarriagoak erabili ditugu, hots, "haranaren norabidekoa" edo "haranaren zeharkakoa", haranaren bihurguneak kontuan hartuz.
Liburuxka honetan agertzen diren 52 kale eta plazetako gehienak mende honetakoak dira, izan ere, guk aztertutakoetan, kaleak azaltzen dituen lehen zentsuak, 1910ekoak, hiriguneko biztanle guztiak bost kaletan bakarrik banatzen baitzituen: Mayor, Santa Maria, Estación, Bideluze eta Nueva kaleetan, hain zuzen ere.
Kale-izen bakoitza aztertzerakoan testuen luze-laburrari dagokionez, erraz ulertzeko modukoa da nahitanahiez ezberdintasun handiak egon behar dutela. Ez baita berdina pertsona baten bizitzan zehar gertatutakoak adieraztea, edo toponimo baten esanahia zehaztu edo, askotan gertatzen den bezala, antzinako baserri baten existentzia finkatzea.
Pertsonen eta beren ekintzen arteko loturak ikusita, ontzat eman beharko da, alde batetik pertsona horien bizitza, eta bestetik ekintza horien burutzea azaltzerakoan, hainbat xehetasun errepikatzea.
Konturatzen gara, gure ikerketan bildu eta idazlan honetan azaldutako datuak asko izan arren, irakurle bakoitzak faltan nabarituko dituela bere ingurumariko gertaera, oroitzapen eta gorabeherak, dudarik gabe garrantzi handikoak izan ohi direnak. Aberastasun horrek guztiak duen garrantzia ikusita, irakurle guztiei gonbidapena luzatu eta erregu egiten diet beren eranskin partikularrak eginez lan hau osatzen joan daitezen, horrela oinordekoei ondare mamitsua utzi eta hauek etorkizunean gehiago aberasten jarrai dezaten.

KALE ETA PLAZEN IZENDEGIA

Andre Mari kalea
Arantzazu kalea
Barrendain plaza
Bideluze plaza
Bista Alai kalea
Dr. Fleming kalea
Erauskin kalea
Erauskin plaza
Errekarte kalea
Esteban Lasa kalea
Ezkiaga etorbidea
Florentzio Axpe kalea
Foru kalea
Garmendia Otaola kalea
Gernika pasealekua
Gipuzkoa plaza
Gudugarreta kalea
Igartetxe kalea
Igartza Oleta kalea
Ikasle zeharkalea
Joan Iturralde kalea
Joan XXIII.aren kalea
Jose Martin Arana kalea
Jose Migel Barandiaran kalea
Jose Migel Iturrioz kalea
Kale Nagusia Karobi kalea
Karreratarren kalea

Katea kalea
Lazkaibar kalea
Loinazko San Martin plaza
Lorategi kalea
Maria Arana Gaiztarro plaza
Mariarats kalea
Martin Aranburu kalea
Martina Maiz kalea
Mateo Muxika kalea
Mendeurren etorbidea
Nabarro Larreategi kalea
Nafarroa etorbidea
Nekolalde kalea
Oriako pasealekua
Oriamendi kalea
Peategi kalea
San Inazio kalea
Senpere kalea
Urbialde plaza
Zaldizurreta kalea
Zapatari kalea
Zazpiturrieta kalea
Zubimuzu plaza
Zelaeta kalea

:: SALMENTA PREZIOA
 
1. Beasainen erroldatuta dauden biztanleentzako 3,50 €
2. Beasainen erroldatuta ez daudenentzako 8 €
 
:: ESKURATZEKO MODUA
 

1.Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali

Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain


3. Interneten bidez
Eskatzailearen datuak eta helbidea azalduz.
Udalak berriz korreo bidez bidaltzen du eskatutako alea "Ordainketaren truke" eta hartzaileak ordaintzen du liburuaren salneurria eta bidaltzeak sorrarazten dituen gastuak.





Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra