Jesus Larrañaga (Goierri gaitzizena zuena),
langile aintzindari bikaina, langile zintzoa, antolakuntza-gaitasun
handiko lankidea, gizartearen alkaketagatik bere bizia eman zuen
heroia, gidari berezia eta Euskadiko Partidu Komunistaren sortzailea
zen, igarotzen zen lekuetan bere begikortasunaren eta nortasun handiaren
arrastoa uzten zuena eta beharra zuten pertsona guztiei laguntzeko
prest ageri zen beti. Bere bizitzaren norabidea oso adierazgarria,
sufritua eta eredu jartzekoa izan zen, milaka eta milaka komunistek
begiratzen zuten ispilua zen eta giza aurrerapena nahi zuten eta
giza eskubideetan pentsatzen zuten sozialisten, anarkisten, abertzaleen
eta partidurik ez zuten pertsonen begirune handia izan zuen.
Goierri Beasainen bizi izan zen, Jose Martin Arana kalean eta CAFen
lan egin zuen. Bertan estimu eta elkartasun handiak izan zituen;
bere bizitza bizi-biziz izan zen arlo politiko eta sindikalean eta
bera bezelako pertsonal ezin dira ahaztu, ahaztezinak dira eta.
Diktadura garaian, oztopo egiten zuenari bizia kenduz guztia konpontzen
zen garai zail hartan, bere bizia arriskuan jarri eta galdu egin
zuen, beraz bidezkoa da bere pertsonaren oroimena bizirik mantentzea.
Eta Jesus, justizia, demokrazia eta bizi-kalitate hobe nahi zuten
eta hil zituzten beste milak pertsonen arteko bat izan zen. Bere
hitzaldietan herri zapalduen aldeko hitz errebindikatzaileak ahoan
zituen gizona izan zen; euskaldun ona, baita espainola ere, internazionalista
zen eta Leninen filosofiaren interpretatzaile ona, giza klase guztiak
eta munduko herri zapaldu guztiak maite izan zituen, baina Euskadi
batipat, eta horregatik kendu zioten bizia.
Goierri oso animatua zen, berez ikasia, leiala, marxismo-arloan
ongi prestatua, hiztun joria eta euskera menderatzen zuena. Euskadi,
Demokrazia eta Askatasunarengatik guztia eman zuen belaunaldikoa
izan zen. Orduan ametsak ziren helburuen alde egin zuen borroka
eta helburuetako batzuek lortu egin dira eta gaur egun errealitate
dira. Garai hartan zenbait pertsonak ulertu ez bazioten ere, gaur
egun guztiek ulertuko liokete eta batez ere dugun gazteria eskuzabal,
zoragarri, dinamiko eta kultuak.
1936ko otsailaren 16an Diputatuen kongresurako Gipuzkoako Fronte
Herrikoiaren zerrendan hautagai izan zen. 1936ko uztailean, Gipuzkoako
Defentsa Batzordan Gerra-Komisari izendatua izan zen, eta geroztik
armada frankistaren aurka borrokatzen eta jendea zuzentzen jarraitu
zuen Gipuzkoan, Bizkaian, Kantabrian eta Asturiasen, Espainiar estatuaren
iparraldeko borroka amaitu arte eta heroi moduko erresistentziaren
azken unean, Yeuko irlara (Frantzia) eraman zuen itsasuntzi bat
hartu ahal izan zuen Xixongo portuan bere eta beste gudari Espainiara
itzuli zen gerra guztiz amaitu arte borrokan jarraitzeko.
Baina 1924ko urtarrilaren 21eko egunseti hotzean, Goierriren gorputza
eta beste bost burkideenak Madrilgo La Almudena hilerriko horma
baten oinean erori ziren exekuzio talde baten deskargaz erahilak.
Egia okertu eta pertsona onak gaiztotzat nahiz ankerrak ohoretsutzat
azaltzen zituzten garaiak ziren haiek.
Jesus Larrañaga Kultur Elkartea osatzen dugunok, non komunista,
sozialista eta independenteek elkarbizitza egiten dugun, egun baten
Elkartea eratzea erabaki genuen eta bere izena eman bere oroitapean
iraunarazi asmoz eta borondate oneko pertsona guztei irekita daukagu.
Beasaindarrok harro egon gaitezke, Goierrikoa izateagatik eta Beasaingo
langile-mugimenduan bizitasun eta adore handiz parte hartzeagatik;
gerran ez zen erreza izaten bere taldea, Larrañaga batailoia,
zegoen luebakia igarotzea.
Irakurketan zehar honako gaiak aztertzen dira:
Gaztaroa
Militantzia Donostian
Neskato bat jaio da: II. Errepublika
Errepublika 1932.urtean: 2.urtea
1933, Eskuinaren kontraerasoa
1934, Iraultza Asturiasen eta Euskadin
1935, Euskadiko Partidu Komunista sortzen da
1936, Larrañaga, erresistentziaren bihotza Gipuzkoan
1937, Euskadi galdu geneuen. Gerrak aurrera jarrai
Gerraren amaiera
Atzerria
Atsekabeko egunsentia
Ez dago eskuratzeko modurik, argitarapena agortua baita. |