Elkarte Herrikoiak Gipuzkoan berezitasun bereziko
dituzten fenomenoak dira, eta industria aldaketekin zuzenki erlazionaturik
daude, Rafael Aguirre Francok gai honi buruz duen liburuan adierazten
duen bezela.
Beasainen, Donostian garai haietan zeudenen eredua jarraituz sortu
ziren. Gero, urteen joan-etorrian hasierako paradigmak bide desberdinak
jarrai zituen. Hala eta guztiz ere, funtsean, sukalde eta sotoaren
gestio kolektiboa bezalako oinarrizko elementu batzuek beti mantendu
dituzte.
Beren historian, gure elkarteak ekintza-ekimen, kirol, kultur,...eta
gastronomi arlokoen suspertzaile biziak izan dira. Era berean, betidanik
laguntzeko eta beraien partaidetza behar zuen edozein ekintzatan parte
hartzeko jarrera azaldu dute. Guzti horregatik, bere garaian bilduma
eta argitarapen duen egitaraua planteiatu genuenean, gure artean hain
sustraituak ditugun "txoko" hauen historia egitea hautatu
genuen.
Ekimena ongi hartua izan zen eta hemen dugu lan hau. Esan beharrik
ere ez dago ordea., Elkarte desderdinetako Zuzendaritza-Batzordeen
laguntzarik gabe, lan hau egitea ezinezkoa izango zatekeela.
Hona hemen liburuan aztertzen diren elkarteen zerrenda:
Sociedad Usurbe
Sociedad Pelotazale Murumendi
Sociedad de Caza y Pesca Aitz-Zorrotz
Sociedad Ajedrecista Alfil
Sociedad Coral Loinaz
Sociedad de Montaña Aitzgorri
Sociedad Cultural Recreativa Beti-Bizi
Sociedad Bareak
Sociedad Jesus Larrñaga
Arrano Kultur Elkartea |
1.Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan
pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.
2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali
Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain
3. Interneten bidez.
Eskatzailearen datuak eta helbidea azalduz.
Udalak berriz korreo bidez bidaltzen du eskatutako alea "Ordainketaren
truke" eta hartzaileak ordaintzen du liburuaren salneurria
eta bidaltzeak sorrarazten dituen gastuak.
|