"Beasaingo Paperak" izeneko bildumaren argitalpenarekin
Beasaingo Udalak, Kultura Sailaren bitartez, herriko historia bere
arlo desberdinetan ezagutzera eman eta zabaltzeko lana bultzatzen
du.
Bildumako lehen alea 1992an argitaratu zen eta "Beasaingo Elkarte
herrikoiak" izan zuen gaitzat.
Geroztik, urtero aurkeztu dira hainbat argitalpen "Udazken Kulturala"
izeneko hamabostaldiaren barruan. Hona hemen argitaratuak hurrenez
hurren:
1993an "Jesus Larrañaga" izeneko bigarren alea argitaratu
zen, Jose Antonio Egidok egina hain zuzen.
Jarraian hirugarrena: "Industrializazio-prozesua eta gizarte
modernizazioa Beasainen (1860-1936)". Azterlana, Jose Gabriel
Zurbano Melero historialari beasaindarrak egin zuen.
Laugarrena "Beasaingo kale-izenen historia" izan zen eta
egilea Jose Zufiaurre etnografilari beasaindarra.
Bosgarrena berriz Elena Legorburu Faus historialariak egin zuen eta
gaia "Fabrika haundie, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles-en
historia" izan zuen gaitzat.
Seigarrena, "Loinatz 97" deitu urtearen barruan argitaratu
zen eta "Gipuzkoar ezezaguna, San Martin Igokundea, Loinazko
eta Amunabarrokoa, 1566-1597. Martirioaren IV. Mendeurrean, 1597-1997"
izan zuen izenburutzat. Liburu hori argitaratuz amaitu zen ikerlan
handi hori, Martin Mendizabal historialari frantziskotarrak egin zuen.
Zazpigarren argitalpenean, azterlan bikain bat aurkezten da, Jose
Zufiaurre etnografialari beasaindarrak egindako "Beasaini buruzko
monografia etnografikoa".
Bilduma honen argitalpenak, etorkizunari ekiteko beti ere bere nortasun-ezaugarriak
ezagutu beharrezkoak dituen gure gizarteak bere jatorria sakonago
aztertzeko eta horren ondorioz kultur arloan aberasteko lagundutzen
du. |