Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  ESKU-ESKUAN
 
Mendiak eta errekak
      Beasaingo baserriak
      Murumendi
      Arte eta fede
      Beasain: Leiho bat iraganari

ESKU-ESKUAN > ARTE ETA FEDE
 
Argitalpen-urtea: 2002
Bildumaren zenbakia: 4
Egilea: Josetxo Zufiaurre
 
Irudimen ederrez osaturiko liburu bikain honetan, hainbat hausnarketa bururatzen zaizkigu, gure aurreko guraso fedetsuengandik mendez mende iritsi zaizkigunak. Bertan aurkezten dira lau motatako fede-zerbitzuen leku sakratuak:

· Beasaingo bi Parrokiak: Andre Mariaren Zeruratzearena eta Loinazko San Martinena.
· Auzoetako Parrokiak: Arriaran, Astigarreta, Garin eta Aratz-Matxinbentakoa.
· Kapera, baseliza eta ermitak: Kristo Gurutziltzatua (Ezkiaga), Loinazko Andre Maria, Belengo Andre Maria, San Andres eta Arangoitiko Egoitzakoa.
· Eta azkenik, aterperik gabe, Dolareko Gurutzea eta Loinazko San Martinen gizairudia.


Informazioa, parrokia, ermita, kapera eta abarren arabera antolatuta dago. Bakoitzaren hasieran sarrera labur bat azaltzen da eta ondoren elementu bakoitzaren xehetasunak ematen dira, bere argazkia lagun duela. Halaber, lan bikaina egin da elementu bakoitzaren egite- edo eratze-data azaltzeko. Hitz batean esanda, liburu erabilgarria da, izan ere, bere tamaina txikia dela bide, bertan azaltzen diren lekuetara goazenean, aldean eramateko eroso bihurtzen da, eta horrela, askotan inguruan izan arren, gu konturatzen ez garen hainbat xehetasunez ohartaraziko gaitu.

Beharbada, liburu hau ikusi eta irakurtzen dutenek beren etxeetan dituzten irudi eta imajina ederrak ere aurki ditzakete.


Nolanahi ere, liburu honen asmoa ez da arte-balioak aurkeztea, baizik eta Beasain eta auzo-herrietako sendiek eta herritarrek mendez mende sinestatu, maitatu eta fede-eredutzat jarraitu dituzten ezaugarri maitagarri onenak kontenplatzea.

Kristau-esperientzia balio berdinekoa da, gizonezkoentzat, nahiz emakumezkoentzat, handientzat nahiz txikientzat, gazteentzat nahiz helduentzat.

Hori horrela dela pentsaturik, eliza edo parrokietan, erretauletan, nahiz alboetako aldareetan, mota guztietako sinestunentzat bizi-eredu bikainak aurki daitezkeela esan dezakegu. Esate baterako:

· Haurrentzat, Jesusen haurtzaroko irudikapenak, edo aingeru edo haur santuak.
· Gazteentzat, Jesusen gaztaroko irudikapenak, edo gazte santuak.
· Helduentzat, Jesusen heldutasun-irudikapenak, edo santu helduak.
· Gizonezkoen eredutzat, gizonezko santu ospetsuenak.
· Emakumezkoentzat, emakume santuenak.

Herri-erlijiotasunaren partaidetza nagusiena, herriarena berarena izan da. Nolakoak herriaren sentipenak eta ametsak, halakoak bere santuen aukeraketak. Beraz, herriaren sinismen-eragiletasuna gehienetan emakumezkoena izan denez, beti nabarmen agertu izan dira emakumezkoek bultzatutako santu-ereduak .

Baina Beasaingo kasuan, santurik gehienen ereduak, alde handiz gainera, gizonezkoenak dira. Beraz, herriaren santu-aukeraketa baino gehiago, eliza-eragileen aukeraketa izan dela aitortu beharrean gaude.

Amaitzeko, esan beharra dago, gure herria erlijiotasun handikoa izan dela beti, eta liburu honetan, orrialdez orrialde, irakurleak, gure arbasoen muin fedetsu hori dasta dezake.

 
:: SALNEURRIA
 
4 euro
 
:: LORTZEKO MODUAK
 

1.- Beasaingo Udaleko Kultura Sailera joan edo Turismo Bulegora (Igartzako ermitan) eta dagokiona ordainduz

2.- Beasaingo Udaleko Kultur Sailera idatzi bat bidaliz zein liburu eskatzen den azalduz (Bidalketa gastuak ere ordaindu behar dira)

3.- INTERNET BIDEZ ESKATUZ
Eskatzailearen datuak eta helbidea azalduz. Udalak berriz korreo bidez bidaltzen du eskatutako alea "Ordainketaren truke" eta hartzaileak ordaintzen du liburuaren salneurria eta bidaltzeak sorrarazten dituen gastuak.





Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra