| Aurreko atalean aurkeztutako "Beasain esku-eskuan"
bildumaren lan berri bat aurkezten da hemen.
Tomas Salazar Satrustegi mendizale ezagunak urteetan zehar
lan-bilduma deskribatzaile oso interesgarria egin du.
Beasainen kokatuta dagoen "Murumendiko" gailurretik
Euskal Herriko hego-mendebaldeko lau herrialdeetako ehun mendi-tontor
inguru ikusten dira.
Murumendiko gailurrean, 1997ko ekainaren 22an orientaziorako
mahai edo taula bat jarri zen eta han azaltzen dira mendi-tontor
horiek, beren altuera, distantzia eta gainerako datuekin.
Taula hori abiapuntu hartuta Tomasek lan deskribatzaile handia
egin du, mendi bakoitzaren berezitasunak azalduz: nondik igotzen
den (bide desberdinak), denborak, ohiturak, mitologiarekin
dituen loturak, gurutzeak, elizak, iturriak, e.a. adieraziz.
Horretarako Tomasek lana zenbait ataletan banatu du, orientazioaren
arabera, tontorrak taldekatuz…
1. Lehendabizi Murumendi mendia bera aurkezten du
2. Iparraldeko Gipuzkoako zenbait mendi eta herri: Azpeitia,
Arauntza eta Saiñu, Indamendi, Urraki, Pagoeta.
3. Gazume, Zelatun eta Erniok osatutako bilduma eta Aizpeltz,
Urbeltz, eta Erniozabal taldea
4. Mendikute, Adarra, Aiako harria, Uzturre, Intxurre, Bianditz,
Argarate, Urdelarre, Leuneta, Abadekurutze, Larre, Mandoegi
eta Urepel
5. Ipuliño, Otsabio, Erakurri, Uli (zahar), Zuparrobi,
Ireber, Zarateko lepoa, Urreaitz eta Balerdi
6. Aralarko mendate osoa eta Beriain (Andia mendatean)
7. Leizadi, Usurbe eta Balankaleku
8. Arabarain, (Ilarragorri), Bikuña, Albenitz, Allaitz
eta Aratz, Aizkorri, Zabalaitz, Aketegi, Aitxuri, Iraule eta
Arbelaitz. |