Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  ESKU-ESKUAN
 
Mendiak eta errekak
      Beasaingo baserriak
      Murumendi
      Arte eta fede
      Beasain: Leiho bat iraganari

ESKU-ESKUAN > BEASAINGO BASERRIAK
 
Argitalpen-urtea: 2000
Bildumaren zenbakia: 2
Egilea: Josetxo Zufiaurre
 
Beasaingo baserrien argazki-bilduma honetan, orain dela 150 urtetik hona, beren soro, belardi eta basoak landuz, nekazaritzan aritu diren baserriak eta beren zerbitzurako lan egiten zuten errotari, errementari eta gisakoen etxeak azaltzen dira.

Aipatzen diren baserriak 177 dira eta horietan zeuden etxebizitzak, gutxi gorabehera, 280 bat izango ziratekeen. XIX. mendearen erdialdean Beasaingo eta gaurko bere auzoetako baserrietan, 1.500 bat lagun inguru biziko ziratekeen.

Nahiz eta argazkigile batzuk orain dela 50 bat urte hasi baserrien argazkiak egiten, gaurdaino hamabostenak ezin izan dira lortu, izan ere, baserri horiek aspaldi eroriak edo desagertuak baitira. Horregatik, 162renak aurkezten dira, falta diren 15 baserrien kokalekuak eta datuak ere bertan aipatzen diren arren.

Honako hauek gara egindako 162 argazkien egileak: argazkigile ezezagunenak 15; Javier Jauregi jaunarenak 33; Santiago Urdanpilleta jaunarenak 13; eta Jose Zufiaurrerenak, 101. Liburuxkaren amaiera aldean argazki bakoitzaren egilea nor den aipatzen da.

Gehienetan, baserri bakoitzaren itxura zaharrena agertzen duen argazkia aukeratu da. Beste batzuetan, berriz, nahiz eta zaharrena ez izan, baserria bere osotasunean modu fidelenean aurkezten duena hautatu da.

Argazki hauek guztiak bildu ondoren, pertsona askok galdetu ohi duten datu baten berri jakiten saiatu ginen, baserri bakoitzaren antzinatasuna, alegia. Bakoitza noiz eraikia den zehatz-mehatz jakitea ia ezinezkoa bada ere, agiri zaharretan baserriaren izena azaltzeak, dokumentatuta agertutako garai horretan behintzat hor zegoela adierazten digu. Baserri bakoitzaren argazkiaren gainean, izenarekin batera, aztertu diren dokumentuetan topatutako datarik zaharrena aipatzen da.

Bilduman aipatzen diren baserrien multzoa antolatzeko orduan, baserri bakoitzaren kokapena hobeto ulertarazi nahian, argazkiak hamar multzotan aurkeztea erabaki da. Bost multzo, Beasainek gaur egun dituen bost auzo nagusien arabera eginda: Arriaran, Astigarreta, Garin, Gudugarreta eta Aratz-Matxinbenta. Eta beste bostak, hirigunea beste hainbat multzotan zatituta: bi hirigunea Erauskin Plazan erdibituta, ekialdekoa Lazkaibar eta Senpere aldera arte, eta mendebaldekoa Antzizar aldera arte. Beste bat, hirigunearen hegoaldeko mendialdeak osatua. Hurrengoa, hirigunearen iparraldeko mendialdea da, Beasainmendi izenez ezagutua. Eta azkenik, mendebaldeko mendialdea hartzen duena.

Baserrien argazki-multzo bakoitzaren aurretik, herri osoko lur-eremuaren baitan multzoaren kokapena azaltzen duen mapatxoa aurkezten da, eta ondoren, baserri bakoitza non kokatzen den adierazten duen mapa handiagoa agertzen da baserriaren izena eta kokapen zehatza eskainiz.

1673an sortu zen Beasaingo San Martinen Kofradiak eginiko liburuan, XVII, XVIII eta XIX. mendeetan Beasain, Garin eta Aratz-Matxinbentako baserri bakoitzean bizi izan ziren kofradiakideen abizenak aipatzen dira. Horri esker, argazki bakoitzaren azpian euren abizenak aipatu ahal izan dira alfabeto-ordenan.

Aztertutako agiriak

Baserrien datak eta beren bizilagunen abizenak ematerakoan erabili diren agiriak honako hauek dira:
· 1399ko apirilaren 8an, Beasainek eta inguruko herriek Villafrancari atxikitzeko izenpetu zuten eskritura publikoa.
· 1567. urteko martxoan, Errege-Ogasunak bidalitako ikertzaileek Beasaingo 116 etxeez egin zituzten tasazioak.
· 1625. urtean Lope Isastiko doktoreak idatzitako "Compendio Historial de la Provincia de Guipúzcoa" liburuak, X. atalean, lurralde osoko oinetxeen zerrenda aurkezten du herriz herri. Astigarreta aipatzean, bere 40 baserriekin Seguratik bereizi egin zela esaten du.
· 1673. urtean Beasainen eratutako Loinazko Martin Santuaren Kongregazioaren sorrera-liburua. Bertan, bazkide egin ziren beasaindarren izenak eta beren etxeenak agertzen dira.
· 1813ko irailaren 11n, Diputazioak lantaldeetarako eskatutako mandoak ordaintzeko egindako etxeen eta bizilagunen zerrenda.
· 1840ko azaroaren 24an, Gipuzkoako Diputazioari zergak ordaintzeko, Beasaingo Udalak, etxeen eta bizilagunen artean egindako 1469 errealen bilketa.
· 1867. urteko abenduan, Beasainen egindako biztanleen errolda.

 
:: SALNEURRIA
 
3,50 euro
 
:: LORTZEKO MODUAK
 

1.- Beasaingo Udaleko Kultura Sailera joan edo Turismo Bulegora (Igartzako ermitan) eta dagokiona ordainduz

2.- Beasaingo Udaleko Kultur Sailera idatzi bat bidaliz zein liburu eskatzen den azalduz (Bidalketa gastuak ere ordaindu behar dira)

3.- INTERNET BIDEZ ESKATUZ
Eskatzailearen datuak eta helbidea azalduz. Udalak berriz korreo bidez bidaltzen du eskatutako alea "Ordainketaren truke" eta hartzaileak ordaintzen du liburuaren salneurria eta bidaltzeak sorrarazten dituen gastuak.

 



Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra