| 3. EUSKARAREN ELIKADURA
Esparrua 3. a - Corpus-plangintza eta
euskararen kalitatea
ERABAKIA: - Hizkuntza-paisaia ugaldu eta txukundu
eta berbazko euskal kultur produkzioak ere landu.
Ekintzak
1 - Merkatal guneetako hizkuntza-paisaian (denda, taberna,
akademiak eta abarrekoetakoan) euskararen presentzia txukundu
eta areagotu.
2 – Toponimoak, androponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisaia
normalizatu Euskaltzaindiarekin bat etorriz
3 - Hizkuntza ondarea gordetzeko eta zabaltzeko ekintzetarako
laguntza eskaini.
4- Ikastetxeetara, merkataritzara eta herritarrei batzeko
egutegi euskaldunak egin zerbitzuen telefonoekin.
Esparrua 3. b – Liburugintza
1. ERABAKIA: - Datozen urteotan orain arte baino arreta
handiagoa jarri erosle eta irakurleengan, irakurzaletasuna
bultzatuz, marketina antolatuz, merkatua zabalduz, EITBren,
eskolen, liburudenden, liburutegien eta liburu-azoken bidez.
Ekintzak
1 - Udal liburutegiak era egokian hornitu, ezagutzera eman
eta euskal materialen erabilera sustatu bertan.
2- Euskal liburu eta disken azoka egin.
3 - Eragin esparruko ikastetxeekin batera euskal literaturaren
zaletasuna bultzatzeko ekitaldiak antolatu.
4- Euskal literaturaren zaletsuna bultzatzeko ekitaldiak antolatu
helduentzat.
2. ERABAKIA: - Irakurzaletasuna sustatzeko hitzarmenak egin
Administrazioaren, Euskal Editoreen, Euskal Idazleen eta Euskal
Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien elkarteen artean.
Ekintzak
1 - Euskal literaturaren inguruko elkarteekin (idazleak,
editoreak, itzultzaileak, bertsolariak) harremanetan jarri
eta urteko programa definitu.
3. ERABAKIA: - Argitaletxeekin elkarlanean euskal
literatura, eta batez ere euskal idazleak sustatu eta ezagutzera
eman.
Ekintzak
1 - Euskal idazle gazteen lana sustatzeko Igartza literatur
beka sortu.
Esparrua
3. c – Publizitatea
1. ERABAKIA: - Euskaldunen merkatua eta honen kontsumo-
eta errentagarritasun-ahalmenak aurkeztu publizitate-prozesuko
eragileei (enpresa eta publizitate-agentzia handiei batez
ere) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, EITBk eta Euskararen
Gizarte-Erakundeen Kontseiluak , ahulezietan aipatutako `inertzia´,
`errentagarritasun eza´ eta `konnotazio negatiboak´
neurri batean behintzat neutralizatzeko. Uste ezezkorrak,
ohiturarik ezarena, errentagarritasunik ezarena eta abar gainditzeko
publizitatea euskaraz egiteak dituen abantailak agertzen saiatu.
Ekintzak
1 - Publizitatea euskaraz egitearen aldeko sentsibilizazioan
lan egin sektoreetako elkarteekin batera (merkatarien elkartea,
ostalarien elkartea,...
2. ERABAKIA: - Herri-erakundeek euskarazko publizitatearen
alde jarri, publizitate-prozesuko eragileen ondoan. Areago,
euskarazko komunikabideak gizartearen begietarako edertzeko
lana ere egin beharko lukete.
Ekintzak
1 - Herritarrek edo enpresek publizitatea euskaraz egiteko
laguntza teknikoa eman.
Esparrua 3. d – Kulturgintza
1. ERABAKIA: - Kulturgintza: Haurrei eta gazteei zuzendutako
kultur ekoizpenak lehenetsi, euskara biziberritzeko duten
garrantziagatik.
Ekintzak
1 - Udalaren menpeko kultur guneetan euskarazko materialak
eguneratuta izatea eta herritarren eskueran ipintzea.
2 - Ikastetxeekin batera euskal literaturaren zaletasuna bultzatzeko
BEASAIN Idazlehiaketa antolatu.
3 - Euskaltegi, ikastetxe eta herriko elkarteekin batera ekintzak
antolatu
4- Guraso eta seme-alabei zuzendutako euskarazko kultur eskaintza
iraunkorra
2. ERABAKIA: - Kulturgintza: Euskara ulertzeko gai
direnak ere erakartzen saiatu.
Ekintzak
1 - Euskaraz ulermena soilik duen publikoa erakartzeko kanpaina
bereziak antolatu.
3. ERABAKIA: - Kulturgintza: Administrazio guztien arteko
loturak sendotu.
Ekintzak
1 - Inguruko herriekin eskualdeko kultur zirkuituak antolatu.
4. ERABAKIA: - Kulturgintza: Lan-baldintzak hobetzen,
sortzaileen lanabesak egokitzen, beren lanaren oihartzuna
ozentzen eta euskararen eta euskal kulturaren erabilera bultzatzen
lagundu Kultura Sailak.
Ekintzak
1 - Euskarazko kultur plangintza diseinatu, aldizkakotasuna
bermatzeari begira.
2 - Herriko festetan eta kultur ekitaldi nagusietan euskararen
presentzia bermatu eta EUOk dioenaren betetze mailaren jarraipena
egin.
3 - Euskal kultur produkzioa zabaltzea eta ezagutaraztea.
4 - Kultur jarduerek sortarazten duten materialaren itzulpenak
egiteko laguntza ekonomikoa eta teknikoa eskaini.
5 - Euskalgintzako erakunde eta ekintzei laguntza eman.
Esparrua 3. e – Hedabideak
1. ERABAKIA - Komunikabideen garrantzia gero eta handiagoa
denez, euskarazko komunikabideak hizkuntza-normalizaioaren
arlo estrategikotzat jo behar ditu administrazioak, baita
euskarazko prentsak horretan zer paper jokatu behar duen erabaki
ere, eta horren arabera laguntzak eskaini.
Ekintzak
1 - Eskualde edo herri mailako komunikabideetan euskararen
erabilera bultzatzearren, laguntzak emateko irizpideak finkatu
eta horren arabera esleitu dirulaguntzak.
2 - Komunikabideak euskarazko kultur, aisialdi eta kirol ekitaldien
berriemaile eta partaide bihurtu.
3 - Egunkarietako herriko kronikan hizkuntzaren erabilerarako
irizpideak ezarri kronika emailearekin batera.
4 – Eskualdeko euskarazko telebista sortu eta bultzatu
2. ERABAKIA: - Euskarazko prentsak elkarlana bultzatu, baliabideei
ahalik eta etekinik handiena atera, kalitatea hobetu eta produktu
berriak eskaini behar ditu.
Ekintzak
1 - Haur eta gazteentzako euskarazko eskaintza sustatzea.
|