Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLANA (EBPN)
 
Deskribapena
      Euskararen transmisioa edo geroratzea
      Euskararen erabilera
      Euskararen elikadura edo kalitatea
      Iradokizunak egiteko gunea

EBPN> EUSKARAREN ERABILERA
 
2. EUSKARAREN ERABILERA:

Esparrua 2. a – Administrazioa


1. ERABAKIA: - Euskara administrazioaren zerbitzu-hizkuntza izango dela bermatu, batik bat osasun-zerbitzuetan, herrizaingo-zerbitzuetan eta justizia-administrazioan. Era berean, lan-hizkuntza ere izan dadin egitasmoak abian jarri. Estatuko administrazioko erakundeetan eta, bereziki, Justiziakoetan ere euskararen erabilera sustatzeko plangintza zehatzak martxan jarri.


Ekintzak

1 - Dirulaguntzak banatzeko deialdietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2 - Udalak egiten dituen zerbitzuen kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
3 - Udalak egiten dituen langileen kontratazio berrietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
4 - Udalak egiten dituen zerbitzu publikoen kudeaketarako kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
5 - Udalak egiten dituen hornikuntza kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
6 - Udalak egiten dituen obra kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
7- Udalak egiten dituen aholkularitza eta asistentzia kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
8- Udal administrazioa ez diren gainerako administrazioetan (Osasun Zentroa, Bake Epaitegia, KIUB, INEM...) euskararen erabilera sustatzeko laguntza teknikoa eta aholkularitza eman.
9 - Udal administrazioarekin harremanak euskaraz nahi zituzten herritarren zerrenda osatu eta espediente kudeaketarako programan txertatu.
10 - Udalerriko hizkuntza paisaia (egonkorra eta batez ere aldi baterakoa) euskaraz izatea bermatu.
11 - Agintariak ere programa hauetan inplikatu.
12 - Euskaraz lan egiteko langileak behar dituen baliabideak eskaini.
13 - Euskaldun ororengana iristeko Komunikazio Plana osatu eta horren betetze mailaren jarraipena egin.
14 - Euskararen erabilera arautuko duten udal ordenantzen jarraipenerako sistema bat antolatu.
15 - Euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izan dadin langileei lanpostuan trebakuntza eskaini.
16 - Administrazioko langileek beren lana euskaraz betetzeko dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatu eta ikastaro egokiak diseinatu.


2. ERABAKIA: - Herri-administrazioetan (bereziki udal eta eskualdeetan) euskararen erabilera normalizatzeko plangintzak gauzatu. Horretarako, euskara-zerbitzuak sendotu edo eratu eta hizkuntza-normalizatzaileen prestakuntzaz arduratu.


Ekintzak

1 - Euskara Zerbitzuaren betebeharren arabera normalizatzailearen beharrak definitu, HPSrekin batera.
2- Euskara Batzordea sendotzea.
3- Administrazioko itzulpenak.


Esparrua 2. b - Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak


1. ERABAKIA: - Informazio-kanpainak antolatu eta sentiberatze-lana egin informazio-produktuen eskaria gero eta handiagoa izan dadin herritarren (jolas eta informaziorako), enpresen (informazio, interpretazio eta itzulpenerako) eta sektore publikoaren aldetik (informazio, itzulpen, interpretazio eta dokumentaziorako).


Ekintzak

1 - `Paperik gabeko´ informatizaziorako udalen ahaleginetan, zerbitzuak euskaraz eskuragarri jarri.
2 - Udal zentroetan teknologia berrietan oinarritutako euskarazko produktu eta zerbitzuak eskaini.
3 - Euskara lantzeko teknologia berrien zabalkundea egin herritarren artean.
4 - Udalak eta udalerriko elkarte, herritar eta enpresek interneten duten edo jartzekoa duten informazioa eta web orriak euskaraz ere egoteko laguntza teknikoa eta diruzkoa eskaini.
5 - Herritarrek ordenagailuetan euskarazko software programak jartzeko diru laguntzak eman.
6 - KZ gunean euskarazko saioak bermatu.
7 - Lanbilabiz. net-ekin hitzarmena sinatu Beasaingo Udalaren web orrian herritarrei euskarazko lanpostuen informazioa eskaintzeko.


2. ERABAKIA: - Euskal kulturaren ondareari buruzko informazioa digitalizatu eta hedatu.


Ekintzak

1 - Ondare kulturala bildu, ahal den neurrian digitalizatu eta zabaldu: toponimia, kondaira, gertaerak, euskalkiari buruzko informazioa,...


Esparrua 2. c - Enpresa-mundua


1. ERABAKIA: - Enpresetan euskararen erabilera areagotzeari begira, hizkuntza-politika antolatu helburu horiek kontuan: merkataritza-ganbarak, enpresariak eta enpresari-elkarteak, elkargoak, sindikatuak, eta abar, hizkuntza-politika horretako partaide bihurtzea; lantokietan euskararen aldeko proiektuak ezartzeko markoa definitzea eta giza baliabideak nahiz ekonomikoak bideratzea; lantokien tipologiaren araberako proiektuak diseinatzea eta gauzatzea.


Ekintzak

1 - Bertako enpresekiko harremanetan euskara lehenetsi (tramite administratiboak, zirkularrak, gutunak,.. )
2 - Bertako enpresen artean Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak eskaintzen dituzten laguntzak ezagutarazi eta eskaera egiteko languntza eskaini.
3- Sektoretako arduradunei (dendariei, tabernariei,... ) euskara erabiltzearen abantailak ikustarazi.
4 - Eraginkorrak diren establezimenduak identifikatu eta mikroplangintzak egin.
5 - Eusko Jaurlaritzak edota Foru Aldundiak enpresetan euskararen erabilera areagotzeko programetan parte hartzen duten enpresei laguntza teknikoa eta aholkularitza eman, ezarrita dauden irizpideekin bat etorriz.
6 - Zerbitzu enpresa, merkatari eta ostalariek euskal prentsa eta musika eros eta erabil dezaten kanpainak egin eta laguntza eman.


2. ERABAKIA: - Kanpaina erraldoiak antolatu beharrean, banan-banako sentiberatze-jardunak egin industriaz, merkataritzaz, lanaz eta lanbide-heziketaz arduratzen diren sailekin; enpresei zerbitzu emateko dauden enpresa publikoekin; enpresari, merkatari eta profesionalen elkargoekin, eta udalerri euskaldunetako enpresariekin, enpresa-munduko eragileen partehartzea lortzeko.


Ekintzak

1 - Eragile nagusien partaidetza lortzeko banan-banako sentiberatze jardunak egin.
2 - Sindikatuak, Merkatal Ganbarak eta enpresa munduan eragina duten agenteekin euskara bultza dezaten lan egin.

3. ERABAKIA: - Ongizate eta osasun lanetan diharduten erakundeekin plangintza zehatzak egin euskararen erabilera areagotzeko neurriak har ditzaten.

Ekintzak

1 - Osasun Zentroan euskararen erabilera plana egiteko aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaini.
2 - Boluntarioen egunaren antolaketan euskararen erabilerarako irizpideak ezarri EUO betetze aldera.
3 - Gurutze Gorriari beren jardunean euskararen erabilera areagotu dezaten aholkularitza eta laguntza teknikoa eman.


Esparrua 2. d – Aisia


1. ERABAKIA: - Aisialdian lanean diharduten talde indartsuekin (parrokiak, eskautak eta abar) zein aisialdirako begirale eta zuzendarien prestakuntzan ari diren eskolekin (Hezibide, Edex,... ) plangintza zehatza egin, begiraleen hizkuntza-trebakuntza antolatzeko eta aisialdiko ekintzetan euskararen erabilera areagotzeko neurri zehatzak eta egokiak har ditzaten uneoro
.
Ekintzak

1 - Udaleko aisialdi-ekintzak modu koordinatuan garatu EUO dioena betetzeko.
2 - Haurrentzako zerbitzuak kudeatzen dituztenekin hitzarmenak sinatu euskararen erabilera egokia bermatzeko.
3 - Aisialdiko taldeek erabiltzen duten materiala euskaraz izateko laguntzak bideratu.
4 - Aisialdiko elkarteen barne funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzea lagundu.
5- Euskaraz dakiten aisialdirako begiraleen lan poltsa -osatu.
6- Aisialdi arloko begirale euskaldunak sortzeko prestakuntza ikastaroak antolatu


2. ERABAKIA: - Euskararen aldeko ekintza soilen ordez, inguru hezitzailean eskaini aisialdi-zerbitzuak: herria, nortasuna, herri-kidetasuna, kondaira eta hizkuntza elkartuz, alegia.


Ekintzak

1 - Jolasaren ildoko ekintzak euskaraz antolatu.
2 - Hitzaldiak eta emanaldiak euskaraz antolatu.
3- Udalaren menpeko aisialdi eta kultur guneetan (ludotekak, kultur etxeak... ) antolatzen diren ekintzetan euskarazko saioak bermatu.
4 - Aisialdiko taldeek antolatzen dituzten tailer ikastaroetan hizkuntza irizpideak txertatu eta erabiliko duten materiala euskarazkoa izateko laguntza eman.
5 - Kuadrillategi egitasmoa herrian garatu.
6- Euskal kultura eta tradizioari lotutako ekintzak bultzatu.


Esparrua 2. e – Kirola


1. ERABAKIA: - Hiruzpalau urteko plan estrategiko batean kirol-arloa euskalduntzeko hiru lan-esparru nagusi taxutu: materialaren sorkuntza eta hedapena; entrenatzaileentzako titulu ofizial eta ez ofizialak lortzeko ikastaroak; sentsibilizazio eta zabalkunde orokorra zein herri-mailakoa.


Ekintzak

1 - Udaleko kirol ekintzak modu koordinatuan garatu.
2 - Kirol klubetako entrenatzaileek eta eskola kiroleko monitoreek dituzten hizkuntza beharrak identifikatu eta trebakuntza saioak eskaini.
3 - S. D. Beasain K. E. eta BKL kirol klubetan hiru urteko euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenak sinatu.
4 - Kirol taldeek erabiltzen duten materiala euskaraz izateko laguntzak bideratzea eta material horiek kirol-klub eta elkarteetara helaraztea.
5 - Kiroletan ere euskararen erabilera areagotzeko sentsibilizazio ekintza zehatzak egin.
6 - Euskarazko kirol jardunak umeentzat. Kirola eta euskara programaren barruan.
7 - Kirol munduko teknikari euskaldunen zerrenda egin (monitore, entrenatzaile... ) eta zabaldu.


2. ERABAKIA: - Udal-kiroldegietako langileak edo enpresa-zerbitzuak kontratatzerakoan hizkuntza-irizpideak ezarri. Udalen eta ekimen pribatuaren esku dagoen `Denontzako Kirola´ programan euskarazko eskaintza bermatu. Federazioen laguntzaz euskararen erabilera areagotu jendaurreko kirol-agerpenetan: iragarki, megafonia, errotulazio eta argitalpenetan.


Ekintzak

1 - Kirol taldeei zuzendutako dirulaguntzetarako deialdietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
2 - Jendaurreko kirol-jardueretan euskararen presentzia bermatzeko hizkuntza-irizpideak ezarri eta horretarako laguntza eskaini.
3 - Euskarazko taldeak osatu daitezen ikastetxe eta kirol taldeekin elkarlanean aritu.


3. ERABAKIA: - Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz lurraldeetako federazioetako jarduna euskalduntzeko plangintza egin Eusko Jaurlaritzarekin: langileak euskaldundu eta argitalpenetan eta elkarteenganako komunikazioan euskara erabili.


Ekintzak

1 - Kirol taldeen euskararen normalizaziorako barne plangintzak egiteko laguntza eskaini.


Esparrua 2. f – Erlijioa


ERABAKIA: - Euskarari buruzkoetan, ahalik eta bateratsuen jokatzea eskatu elizbarrutiei.


Ekintzak

1 - Katekesi eta sendotzako prestakuntza euskaraz eskaini.
2 - Katekesi eta sendotzako prestakuntzan erabiltzen den euskarazko materiala zabaltzen laguntzea.
3 - Euskararen erabilera plana abian jartzeko laguntza eskaini (teknikoa, baliabideetan...)
4 – Elizkizunak euskaraz izan daitezen laguntza eskaini.


Esparrua 2. g – Azterlan soziolinguistikoak


ERABAKIA: - Udalerriko euskararen erabileraren bilakaera ezagutu eta jarraipena egin.

Ekintzak

1 - Erabilera ezagutzeko azterlanak eta txostenak egin (kale neurketak).




Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra