| 1. EUSKARAREN TRANSMISIOA
EDO GERORATZEA
Esparrua
1. a – Irakaskuntza
1. ERABAKIA: Hizkuntza-politikaren arloan garatutako
ekimenen eraginik aldekoena hezkuntza-arloan antzeman da,
hain zuzen ere, EAEko eta Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako
ikastetxeetan. EAEn, irakaskuntza-sistemako B ereduaren eta
bereziki D ereduaren onarpenari esker gertatu da euskararen
areagotzea gazteenen artean. Beste aldean, berriz, Iparraldea
dago; lurralde horretan euskararen jarraipena belaunaldi gazteenen
artean atzeraka doa: euskarazko hezkuntza-sistema ezarri ez
izanaren eragin zuzena. Iparraldean 1991n eta 1996an egindako
inkesten emaitzek argi asko frogatzen dute esaldi honek dioena:
Une langue qu´on n´enseigne pas est une langue
qu´on tue. Lurralde horretan gero eta guraso euskaldun
gutxiago dago euskara familian bertan gerora dezakeena. Hori
horrela,gurasoek finantzatutako euskal eskolak ez dira aski
eskolumeen masa kritiko bati euskararen jarraipena ziurtatzeko.
Diruz lagundutako euskarazko eskolarik gabe, belaunaldi batetik
bestera euskaldunen kopuruaren beherakada esponentziala besterik
ez du ekarriko etorkizunak. Iparraldea itzulerarik gabeko
egoerara doa horrela: ez da bermatuko ezta euskararen biziraupena
ere. Diru publikoz finantzatutako euskarazko irakaskuntza
ezinbesteko da euskararen jarraipenerako Iparraldean.
Ekintzak
1 - Irakaskuntza sisteman sartzear dauden haurren gurasoei
zuzendutako komunikazio ekintza zehatzak gauzatu (gutunak,
hitzaldiak,... ) irakaskuntza eredu desberdinen helburuak
azalduz.
2 - Hizkuntza eredua hobetzearren herriko ikastetxeekin elkarlanerako
hitzarmenak sinatu.
3 - Lanbide Hezkuntzako zentroetan euskara sustatzeko laguntza
ematea.
4 - EAE kanpotik edo atzerritik etorritako ikasleei hizkuntza
lehenbailehen eskura dezaten laguntza eskaini.
5 - Unibertsitate mailako euskarazko udako ikastaroak egiten
dituztenei dirulaguntza eman.
2. ERABAKIA: - Egitarau zehatzak eratu eskolaz eskola, irakaskuntzarako
ez ezik eskolako ekintza guztietako harreman-hizkuntza ere
izateko, bai eta euskararekiko atxikimendua eta euskaraz bizitzen
lagunduko duten ohiturak bultzatzeko ere.
Ekintzak
1 - Irakurzaletasuna bultzatzeko dauden ekimenen berri ematea
eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak edo laguntza
eskaini.
2 - `Euskara Zine Aretoetara´ programan parte hartzera
animatu eta hori gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak
eskaini (zine aretoa, sarrerak merkeagotzeko dirulaguntzak,
esku-orriak prestatzea...)
3 - Eskola barruko eta kanpoko komunikazioan (inprimakiak,
bilera aktak, zirkularra,...) euskara erabiltzeko laguntzak
eskaini
4 - Ikastetxeetan euskararen normalkuntza planak martxan jartzeko
eta daudenetan garatzeko laguntzak eskaini.
5- Eusko Jaurlaritzak, Foru-Aldundiak eta bestelako erakundeek
(Europako Batzordeak, Europako Kontseiluak,... ) hizkuntzak
sustatzeko kudeatzen dituzten programen eta dirulaguntzen
berri eman
6 - Ahozko adierazmena indartzeko ekintzak burutzeko laguntza
ematea
7 - Udalekuak: barnetegiak eta udaleku libreak antolatu.
8- Eskolan haurrentzako garatzen diren programetan (drogamenpekotasunaren
prebentzio programak, heziketa programak... ) hizkuntza irizpideak
ezarri eta betetze mailaren jarraipena egin.
9 - Eskolan gurasoentzako antolatzen diren programetan (drogamenpekotasunaren
prebentzio programak, guraso eskola... ) hizkuntza irizpideak
ezarri eta betetze mailaren jarraipena egin.
10 - Eskolaz kanpoko jarduera guztietan hizkuntza irizpideak
ezarri eta horien betetze mailaren jarraipena egin.
11 - Ikastetxeko ohiko jarduna (tutoretzak, bilerak, kanpo
ekintzak) euskalduntzeari begira gurasoekin lan egin.
3. ERABAKIA: - Eskolaz kanpoko erabilera-esparruekin
(herria-auzoa-lagunartea-aisia) zubiak egiteko euskara-batzordeak
osatu.
Ekintzak
1. - Euskalgintzako taldeak bilduko dituen egiturak antolatu
eta martxan jarri
Esparrua 1. b - Euskalduntze-alfabetatzea
ERABAKIA: - Euskalduntze-alfabetatzeko ekintzabideak erabileraren
ingurukoekin uztartu, eta arreta berezia jarri euskararen
bizitasun etnolinguistikoa indartzeko ezinbestekoak diren
gune geografikoetan, giza taldeetan eta gizarte-eremuetan,
horiei lehentasun osoa eskainiz, ahalik eta eperik laburrenean,
hizketarako gai diren euskaldunak lortzeko. Horretara heltzeko,
efektu biderkatzailea izan dezaketen giza taldeak identifikatu
behar dira, helburu zehatzei erantzuteko ikastaroak antolatu
eta hasierako mailatik bukaerarainoko ikasketa-prozesu osoa
hitzartu gizarteko hainbat eragile eta talderekin.
Ekintzak
1 - Udal euskaltegiaren ohiko jarduna.
2- Herriko euskaltegien (Udal Euskaltegia ez beste guztiak)
ohiko jardunari laguntzea
3 - Kasuan kasuko eragile eta taldeak identifikatu jarduera
esparruka eta horren arabera ikastaroen eskaintza bideratu.
4 - Baldintza minimo batzuk betetzearen truke dirulaguntzak
eskaini.
5 - Herritarren artean euskara ikastearen garrantziaz sentsibilizatzeko
eta herrian euskara ikasteko dauden aukeren berri ematea.
6 - Atalase-maila (5. eta 6. mailak) gaindituta daukatenentzako
eskaintza egokitua.
7- Euskara ikasten ari direnak euskara erabiltzen motibatzea
8 - Etorkinei euskara ikas dezaten laguntza berezia eskaini.
Esparrua 1. c – Familia
ERABAKIA: - Euskararen familia bidezko jarraipenari
ekiteko, bi gune nagusitan egin behar da indar: gazteengan,
bikote-hizkuntza finkatzeari begira, eta familia osatu berriengan,
haurraren lehen hizkuntza ziurtatzeari begira. Horretarako,
jarraipenean zuzeneko eragina (gurasoak, gurasogaiak, haurrak)
nahiz zeharkakoa (haurtzaindegiak, zaindariak,... ) dutenak
sentiberatzeko eta eskolaratzeko ekintzak behar dira; halaber,
euskaraz egiteko zerbitzuak, guneak eta aukerak eskaini behar
zaizkie, xede-talde bakoitzari mezu eta ekintza zehatzak proposatuz.
Ekintzak
1. - Derrigorrezko ez den ikastaldian (0-3 urte) euskarazko
haurtzaindegiak edo haur-eskolak eskaini.
2 - Euskararen erabilera ardatz nagusitzat izango duten guneak
eratu. Haurrentzako ludoteka.
3 - Familia bidezko jarraipena ziurtatze aldera 6 urtez beheko
haurrak dituzten gurasoei euskara ikasteko aparteko laguntza
eman.
4 - Ezkondu edo jaunartzea egin behar dutenen gonbidapenak
edota oroimen-txartelak egiten dituzten enpresei laguntza
eskaini, euskararen erabilera egokia bermatzeko.
5 - Gurasoentzako euskara eskolen eskaintza egin. Ikastetxeekin
batera antolatutakoak eta beren beharretara egokitzen diren
moduluak eskainiz.
|