| Plan horrek dagoeneko euskararen normalizazioan
diharduten herri, erakunde, enpresa, gizarte-eragile eta bestelako
enpresen koordinazioa hobetzea du helburu, hau da, hainbat alorretan
lanean ari diren horien indarrak batzea. Horretarako Udalak
datozen hiru urteetarako (2003-2005) plan estrategikoa gauzatu
du eta hori aurrera eraman ahal izateko lehentasunak finkatu
eta eman beharreko urratsak ezarri ditu ondorengo hiru helburu
nagusi hauek kontuan hartuta:
1. Euskararen transmisioa edo geroratzea
2. Euskararen erabilera
3. Euskararen elikadura edo kalitatea
Beraz:
1. Euskararen GERORATZEAri loturik, euskalduntze-alfabetatze,
irakaskuntza edo familia bidezko transmisioaren esparruetako
kide baldin zaitugu eta horren inguruko informazio
gehiago nahiko bazenu, sakatu
hemen.
2. Euskararen ERABILERAri loturik, administrazio,
enpresa-merkataritza, aisialdi-kirola, teknologia berri eta
erlijioaren esparruetako kide izanez
gero eta horren inguruko informazioa nahi izanez gero,
sakatu hemen.
3. Euskararen KALITATEAri loturik, kulturgintza eta
komunikabideetako kide baldin bazara, eta horren
inguruan zerbait jakin nahiko bazenu, sakatu
hemen.
|