Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Beasaingo Arau Subsidiarioen berrikustea eta egokitzea
Arau Subsidioen berrikuste eta egokitzapenaren hasierako eta behin-behineko onespena
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  HISTORIA
 
Historia
      Herritar ospetsuak

HISTORIA > HISTORIA
 
Beasainen lehen sorrera edo jatorria ezezaguna da, baina antzinatik populatutako lurra dela pentsatzen da, horrela adierazten baitute lekuko diren ondorengo tumuluek: 1927an aurkitutako Basagaiñek, 1978an aurkitutako Trikuaizti I eta Trikuaizti II-k eta 1989ean aurkitutako Ilaunek; era berean lau trikuharri hauek ere: 1981an aurkitutako Larrartek, 1989an aurkitutako Iparraldeko Maramendik eta Hegoaldeko Maramendik eta 1983an aurkitutako Trikumuttegik. Gauza bera erakusten dute galtzada garrantzitsu desberdinen gurutzaketek eta Santiagorako "barnealdeko bideak" ere. XIII. mendean finkatutako zenbait leinu jada bazeudela agerian dago: Igartzakoa eta Arriarangoa adibidez. Igartzako jaunek dorretxea izan zuten, errota eta burdinola indartsuekin batera eta beren boterea amaitu ondoren burdinolak emandako errentekin iraun ahal izan zuten. Arriaranen tenplarioak egon ziren finkatuta eta Salbatoreko ospitalea eraiki zuten ( ikus Arriaran ). Banderizoei aurre egiteko Beasainek beste herri batzuekin bildu beharra izan zuen kasu bakoitzaren arabera batasuna edo anaidia sortuz.

XIII. mendean parrokia edo kolazio titulua bazuen. Herri txikia zen, batez ere mendialdean kokatua (Murumendi, Erauskin, e.a.). Populazioa handitzen joan zen gutxinaka XIX. menderarte eta haraneko lurraldeak betetzen, gaur kokatzen den hirigunerik garrantzitsuena osatuz.

Eskualdeko beste herriekin elkartu zen zenbait alditan. Horrela 1399ko apirilaren 8an orduan Villafranca zenari elkartu zitzaizkion Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia eta ondoren Lazkao. 1615ean ordea "Berezko Hiri" titulua lortu zuen.

Beasaingo industriaren lehen agerpenak Igartzako burdinolan kokatu behar ditugu, XV. mendetik aurrera burdina landu zen gunean.XIX. mendearen erdialdean, Gipuzkoar burdinolen krisialdian, Iurre eta Igartzako burdinolek ahaleginak batu zituzten, burdina lantzeko teknika berriak sartzeko asmoz. Horrela "Fábrica de Hierros San Martin de Urbieta" (probintziako lehen labe garaiak) sortu zen, 1892an "Maquinista Guipuzcoana" bilakaturik, trenbideetarako makineria eginez. Berarekin sortu zen trenbideko industria, gaurdaino handitu eta zabaltzen jardun duena. Aldi berean, beste enpresa batzuk ere garatzen joan dira: Elektromekanikako industria, Galdategiak, Industria Kimikoak...

Beasaingo Igartza deitutako lekuaren kokapen bereziak, antzinako komunikazio-bideen gurutzaguneak, gure herriko merkataritza eta komunikazio-bilgunearen izaera baldintzatu du (orduz geroztik salgai, erromes eta gisakoen derrigorrezko pasalekua izan baita).

Gaur egun, hirigune garrantzitsuaz, baserri sakabanatuez eta bost auzo handiz osatuta dago.

Arriaran. 1927. urterarte Itsasorekin Udala osatu zuen, alkate-kargua txandatuz, baina data horretan Beasaini lotu zitzaion behin-betiko. Parrokia, eskola-bilketarekin gaur erabiltzen ez den eskola eta hilerria ditu.

Astigarreta. 1929. urtean lotu zitzaion Beasaini. Parrokia, hilerria, eskola eta ostatua ditu, nahiz eta azken bi hauek gaur egun ez erabili. Gainera San Gregorio Magnori eskainitako ermita bat ere badu.

Garin. Betidanik Beasaingoa izan da. Parrokia, hilerria eta eskola ditu, nahiz eta azken hau gaur egun ez erabili.

Gudugarreta. 1882. urterarte "Berezko Hiri" titulua izan zuen: orduan eusmen-gastuei aurre egiteko gai ez zenez, Beasaina biltzea eskatu eta lortu zuen. Ez du parrokiarik ezta hilerririk ere. Kontzeju-etxea eta ostatua erauziak izan arte iraun zuten.

Aratz-Matxinbenta. Auzo honetako baserriak administratiboki eta juridikoki bost Udalerritakoak dira. 1978ko urrian zentsatutako 56 etxeetatik baserri 1 Beizamakoa da, 20 Azpeitikoak, 7 Ezkiokoak, 3 Itsasokoak, eta gehienak, 25, Beasaingoak. Horrexegatik Parrokia eta hilerria nahiz eskola Beasaingo Udal-barrutian kokatuta daude.





Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra