| XIX.mendea amaitzera zihoan. Migel Andres Iguain
eta Joxepa Telleria senar-emazteen familia umilean, seme-alabetako
seigarrena jaio zen: Pedro Joxe Iguain Telleria. Alegian, 1966ko
martxoaren 17an gertatu zen hori.
Pedro Joxek 6 urte zituen eta eskolan hasi zen lehen mailako ikasketak
egiten. Garai hartan eskoletan euskaldunentzat zeuden gauzarik gogorrenak,
euskaldunen aurkako legeak ziren: dena erdaraz ikasi beharra eta
"euskaraz hitz egiteagatik jarritako zigorrak". Ikasle
euskaldunek, beren artean euskaraz hitz egiteagatik, "eraztun"
famatua eskuratzen zuten eta egunaren nahiz astearen amaieran eraztuna
zeuanari: egurra, epelak hartzen zituzten.
8 urte zituela. On Lukas Agirre apaizaren akolito hasi zen, baina
berehala, gainerako kantari tipleen artean, kantuan nabarmendu zen.
Arantzazuko Andre Mariaren Komentuko Nagusiak ere jakin zuen haren
berri eta Arantzazura eraman zuten bi urtetan erreskadan (1907-1908)
Andre Mariaren bederatziurrenetan abesteko.
Ahotsa aldatzen, 1911ko irailean, bere karrerako bigarren aroa hasi
zuen Tolosako Kontserbatorioan, konpondu behar izan zuen "arazo
handia", pianorik ez edukitzea izan zen. Parrokiako apaiz batek
ordea, piano bat eskaini zion hilero hainbesteko bat ordaintzearen
truke.
1913.Urteko udazkenean, probintziako egunkarietan, Ataun San Gregorioko
parrokian organojole baten postua betetzeko Oposizio-lehiaketa iragarri
zen. Plaza atera zuen eta denboraz urri ibili arren, musika konposatzen
hasi zen. Bere buru argiak, lan garrantzitsuak sortu zituen, Ave
Maria 2 ahotzetara, Azken Agurra, etab.
Beasaingo Udalak, Organojole eta Bandako Zuzendaritarako Oposizio-lehiaketarako
deialdia egin zuen eta Pedro Joxe Iguainek bereganatu zuen ardura
hori (1924). 1926an, gure organojole eta bandako zuzendari ospetsua,
Natalia Azurtza anderearekin eskondu zen eta ezkontza horretatik
8 seme-alaba jaio ziren.
1936-39 bitartean, banda eta abesbatza gerrak erabat murriztuta,
"Eskisabel eta Konpainia" enpresako enplegatu izaten hasi
zen. Geroxeago, bere anaia Joanek, berak eta beste hirugarren batek,
garraio-negozioa jartzea pentsatu zuten Tolosa eta Bilbo artean
eta "Transportes del norte, IFARA" izeneako enpresa sortu
zuten.
1939. Urtearen erdialdera, berriro ere organojole eta bandako zuzendariaren
musika-grima nabarmentzen hasi zen. Aldez aurretik dei eginda, gizonezko
hutsezko "CORAL LOINAZ" izeneko abesbatza sortu zuen.
Arrakasta handiko urteak igaro ondoren, "Beasaingo sementzako"
eta Alegiako "Seme Kutun" izendapenak jaso zituen.
|