Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  HISTORIA
 
HISTORIA > HERRITAR OSPETSUAK > MARTINA MAIZ
 

Martina Maiz Bagazgoitia And. Beasainen jaio zen 1820ko otsailaren 17an, Andre Mari kaleko Etxeberria etxean, gaur egun Kultur-etxea eta Liburutegia dauden lekuan. Bost ahizpetatik (Manuela Joakina, Bixenta, Maria Thomasa eta Inaxi Anttoni) gazteena izan zen, eta gurasoak, Beasaingo Jose Martin Maiz eta Bergarako Brigida Bagazgoitia ziren. Aitaldeko asabak, Legorretako Bixente Maiz eta Beasaingo Joakina Maria Elizegi izan zituen; eta amaldekoak, berriz, Bergarako Frantzisko Bagazgoitia eta Azkoitiako Frantziska Arrieta.

1839ko apirilaren 17an, behar ziren eliz-baimenak eskuratu eta gero, Bergarako San Pedroren Parrokian ezkondu zen 19 urte zituela, Huescako Laluengan jaio eta Bergaran bizi zen 33 urteko Jose Julian Blanc Argelos Jn. bere koinatuarekin; hau, Inaxi Anttoni Maiz Bagazgoitia And.aren alarguna zen, lehenbizi honekin ezkondu baitzen Beasaingo parrokian, 1837ko maiatzaren 24ean, baina lehen emazte hura hil egin zitzaion 21 urte zituela 1838ko otsailaren 21ean.

Martina Maiz And.ak ez zuen seme-alabarik izan, eta alargun gelditu zen 1877ko ekainaren 3an. 1881eko martxoaren 26an, alargunduta eta Bergarako biztanlea izanik, testamentua egin zuen Gasteiz hiriko Mariano Ugarte Jn. Notariaren aurrean.

Geroago aztertuko dugun Ospitaleaz gain, bueltako kanpai handia oparitu zion Beasaingo parrokiari, orain kanpandorreko Hegoaldean dagoena, eta bertan gazteleraz idatzitako bi lerroetan honako hauxe irakur daiteke: "Kanpai hau 1892. urtean ordaindu eta ipini zuten hemen - Loinazko San Martinen oparia Martina Maiz And.ak egina; eta 1950. urtean Migel Cerrajeria Jn. herriko alkateak berritua - biak herriko seme eta Santuari debozio handia ziotenak".
1881 eta 1882. urteetan, Beasainen, bere kontura eraiki zituen, garai bateko Arangoiti baserriaren lur-sailetan, herriko gaixo behartsuentzako Ospitale bat eta Otoiztegi edo Kapera bat, 1882ko urriaren 1ean inauguratu zirenak. Urte batzuk geroago, Jose Migel Iturrioz Jn. alkate zelarik, Ospitaleari solairu bat gehiago egin eta kutsudunen egoitza eraiki zen. Azken urte hauetan, bi aldietan burututako eraberritzearekin, Arangoiti Egoitza deiturikoan bilakatu da, egoitza modernoa berau sortu zutenetik Behartsuen Lekaimeek zuzendu dutena.

Bere azken urteetan Martina Maiz And. Donostian bizi izan zen, Lugariz auzoko "La Cumbre" izeneko bere landetxean, eta hantxe hil zen, 71 urte zituela, 1891ko urriaren 7an, goizeko seietan. Haren gorpua Bergarara eraman eta urriaren 9an ehortzi zuten San Pedro parrokian hiletak egin ondoren.

"La Cumbre" izeneko landetxe hura, Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren gaur egungo egoitza da, eta Francoren garaian Eguneko Ministroaren egoitza izaten zen, uda partean.

Martina Maiz An.ak egindako aipatu testamentuan, zera agintzen zien bere testamenduzainei, bera hil ondoren Ospitaleko Fundazioa sor zezatela, Martinak berak erabakitako agindu zorrotzei jarraituz, eta hona hemen, laburki, agindu horiek: Ospitalea eta Otoiztegia, San Jose, Ama Birjinaren senarrari eskainia egongo da beti; etxe hauek eta berauen ardura ez da inoiz inongo Udal edo Herri Erakunderen esku egongo, eta Fundazioa desegingo balitz, Beasain bere baitan hartzen duen eliz-barrutiaren esku geldituko litzateke; Ospitalearen garapenaz eta honen administrazioaz Behartsuen Lekaimeak arduratuko dira beti.

Martina Maiz And. hil ondoren, Beasaingo Udalak Jose Bixente Jn. eta Juana Luisa Iraola Lasa And.arengandik eskuratutako Arangoiti baserriko lur-sailen erosketa agiri bilakarazi zuen, Beasainen 1891ko abenduaren 6an Alegiko Notaria zen Florentzio Sarasola Jn.aren aurrean sinatutako eskrituraren bidez. Ordenugilearen testamenduzainek, berriz, Fundazioa sortu eta, 1894ko apirilaren 14ean Donostian emandako eskrituraren bidez, etxe horietako Lan Berria aitortu zuten, Beasaingo alkatea zen Santiago Elizegi Muxika Jn.aren baiespenaz. Bi eskritura hauek 1. eta 2. agiriak bezala jaso ziren Tolosako Jabetzaren Erroldan, 299. Tomoan, Beasaingo 12. Liburua, 102. Orrialdea, 295. Orubea.

Biak senitartekoak ote ziren jakiterik izan ez bada ere, merezi du aipatzea parrokiko Oinazetako Amaren aldarea eta erretaula Frantzisko Maiz Jn.ak eskaini zituela, erretaularen goikaldean idatzitakoak dioenez: "Hilobiko Kristori eta Bakardadearen Amari aldare apain hau eraikitzen die Frantzisko Maiz Jn.aren eraspenak Kristo aroko 1845. urtean".

 
 



Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra