Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  HISTORIA
 
HISTORIA > HERRITAR OSPETSUAK > KARRETARRAK
 

Karreratarrekin, aitonak, aitak eta semeak, hiru belaunaldik egindako ondarea dugu Beasainen, eta hirurek benetako arkitekto-leinua osatzen dute; gero ikusiko dugun bezala, ez ziren nabarmendu berek egindako lanen edertasun egoki eta mamitsuagatik bakarrik, ez, beste arkitektoek ere izango zuten haien eragina, eta ez dago zalantzarik Gipuzkoako arkitektura guztiaren ondorengo berezitasunak berek ezarri zituztela.

Hiruretan lehena, aitona, Pedro Karrera Arana jn. izan zen, 1679ko urriaren 19an, Beasaingo Errekartehaundi baserrian jaioa. Tomasa Aranburu Loinaz and.arekin ezkondu, eta ezkontza horretatik Martin Karrera Aranburu jn. jaio zen 1713ko martxoaren 23an, aipatu leinuko bigarrena. Martin jn. bi aldiz ezkondu zen, eta lehenengo emaztearekin, Orendaingo alaba zen Maria Egipziaka Artzadun and.arekin, Manuel Martin izeneko seme bat izan zuen, leinuko hirugarrena, hau ere Beasainen jaioa 1742ko abenduaren 25ean.
Ikus ditzagun orain beasaindar ospetsu hauek utzi zizkiguten obretako batzuk.
Pedro Karrera jn.ak Legazpiko elizako kanpandorrea eraiki zuen, eta baita herri bereko Udaletxe eder eta eratsua ere; baita Oñatiko ikastetxeko elizaurrea eta beste etxe partikular batzuk ere. 1731n hil zen 52 urte zituela.

Martin Karrera jn.ak, Mutiloako elizako harrilanak eta Elgoibarko Bartolome Deunaren parrokiako sakristia egin zituen eta Zegamako eliza berritu; Arrasateko Udaletxearen aurrealde zoragarria ere berak egin zuen; berak marraztu zituen, era berean, Eskoriatzako parrokiako planoak, Aretxabaletako parrokiako dorretxoak eta kanpandorrea, herri bereko herri-iturri apaingarria, Orendaingo eliza, Pasai San Pedrokoa, Tolosako Andre Mariren elizako bi dorretxoak eta kanpandorrea, Ibarrako zubia eta eliza, eta errota eta etxe partikular asko eta asko. Bere bizitza ez oso luzean - 55 urtez bizi izan zen -, bere gaitasunaren ezbairik gabeko frogak utzi zituen Gipuzkoan.

Manuel Martin Karrera jn.ak, bere aitak hasitako Pasai San Pedroko eliza amaitu zuen; 1779 eta 1783 bitartean Oñatiko Udaletxe eder eta dotorea egin zuen; herri bereko parrokiako dorrea ere marraztu zuen, ordurako apartekoak ziren Pedro Lizarazu (1525ean klaustro gotiko bikainaren egilea) eta Diego Siloeren estiloetara eta Rodrigo Gil Hontañonen estilo gotiko zaharkitura ezin hobeto egokituz. Arantzazuko eliza eta Ostatu zaharra ere, hau oso-osorik harlanduz, berak egin zituen. Bere ospea probintziako mugak gainditu eta Urduñaraino iritsi zen, eta han bidezko gorespenak merezi izan zituen Aduana-etxea egin zuen, eta Andre Mari elizako aurrealdea ere bai, bertako sakristia eta armairu eta kaxoiak; Zaldibiako parrokielizaren eta Gordexolan Pedro Breton jn.aren jauregi batentzako proiektuak ere egin zituen.

Hiru arkitekto hauekin beti aritu ziren lanean, hargintza eta beste lanbide batzuk zekizkiten senitartekoak.

Ikusten denez, On Pedrorekin hasiera adierazkor eta apala izan zuen leinu honek, eta On Martin aitarekin handitasuna eta trinkotasuna bereganatuz indartsu garatu zenak, On Manuel Martin semearekin gardendu egin zen askoz irudi zuzen eta dotoreagoak lortuz.

 





Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra