Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  HISTORIA
 
HISTORIA > HERRITAR OSPETSUAK > JOAN ITURRALDE
 

Egia esan, Joan Iturralde Juan Jose Usabiaga Irazustabarrena Jn.aren izengoitia da, Beasaingo Altamira baserrian jaioa berau 1897ko maiatzaren 20an. Iturralde izen hori, haurtzaroan gogo-gogokoa zuen jaiotetxeko jabetzetako batetik hartu zuen.

Lehen mailako ikasketak Loinazko San Martin ikastetxean egin ondoren, 11 urte zituela apaizgoa ikastera joan zen Tolosako Sakramendiarretara, auzoko Zunzunegi baserriko bere lagun Martin Oyarbiderekin. Apaiztu ondoren, Filosofia eta Teologian doktoretza egin zuen Erromako Aingeru Unibertsitatean, "suma cum laude" kalifikapen onenaz. Irakaskuntza lanetan ihardun zuen bere ordenaren hainbat egoitzetan, Frantzian, Argentinan eta Tolosan.

Azken egoitza honetan harrapatu zuen 1936ko altxamendu militarrak, eta ebanjelioa armen indarrez ez, baizik eta zuzentasunean oinarriturik irakatsi behar zela defenditzeagatik, preso hartu eta Ondarretako kartzelara eraman zuten 1937ko maiatzaren 16an, eta han, beste apaiz batzuekin, inkomunikaturik egon zen egoera jasangaitzean. Egun batez, askapena sinarazi zioten, baina autoan mugaraino eraman eta Frantziako lurraldean utzi zuten, esanez: "Orain ahal duzuna egin ezazu", eta hilko zuten mehatxua egin zioten berriro bere lurraldera itzultzen bazen.

Orduan erabaki zuen bere lagunei kartzelan emandako hitza betetzea: alegia, Francoren gurutzadaren katolikotasunari buruzko egia munduari azaltzea. Eta lekukotasunak eta agiriak biltzen hasi zen, aldi berean apaiz-lanak eginez abade gisa Josse izeneko Frantziako herri txiki batean, bigarren mundu-gerra garaian.

Gerra amaitu ondoren, kontsulgoaren bidez pasaportea eskuratu eta Espainiara sartu ahal izan zen. Handik aurrera hamaika bidaldi egin zituen bere Frantziako egoitzatik Espainiako hainbat eta hainbat leku ezberdinetara, agiri ugari bilduz, eta horrela "El Catolicismo y la Cruzada de Franco" izeneko lana bukatu ahal izan zuen, hiru tomotan, 1978ko berrargitalpenean bi tomotan argitaratu zena, "La guerra de Franco, los Vascos y la Iglesia" izenburuaz.

Obra hori Frantzian argitaratu zen, beharrezkoak ziren eliz--baimenak zituela, berrogeita hamarreko urteetan, "Editorial Egi Indarra - Caiga quien caiga" argitaletxearen ardurapean, eta beste nolanahiko salgaia bailitzan kontrabandistek sartu zuten Espainian, gero ezkutuan bana zezaten.
Laster jakin zuen poliziak Juan Iturralderen benetako nortasuna, eta horregatik mugaz honantz etortzeari utzi eta bere Frantziako egoitzan gelditu behar izan zuen, Espainian askatasun demokratikoak ezarri ziren arte.

Berak egindako beste lan bat ere argitaratu zen frantsesez, "Jésus qu'est-il" ("Nor da Jesus") izenburua zuena.

Itzuli zenean, omenaldi beroa eskaini zion Beasaingo herriak, parrokian elkar-meza nagusia eta Usurbe antzokian ekitaldi akademiko-kulturala ospatuz, eta horietara apaiz ugari eta euskal politika eta kultur alorreko pertsona ospetsu asko etorri ziren.

Urteen zamak menderaturik, 84 urte zituela hil zen Iparraldeko Sara herrian 1981eko azaroaren 1ean.

 





Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra