Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  HISTORIA
 
HISTORIA > HERRITAR OSPETSUAK > ESTEBAN LASA
 

1874ko apirilaren 2an jaioa, haurtzaroan Beasainen ikasi zuen, baina oinarrizko ikasgaiez gain musika ikasi eta Beasaingo musika-bandaren eta parrokiako tipleen koruko kide ere izan zen. 12 urte zituenean, Lazkaoko Bernartarren lekaimetxearen mendeurrena ospatzen zela eta, Felipe Gorriti maisu handia etorri zen orkesta joritsu batez, eta Beasaingo Tipleen Koruak ere parte hartu zuen hango meza nagusian. Bazkalostean, maisuak mutikoaren aparteko dohainen berri bazekienez, piano kontzertu labur bat eskaintzeko eskatu zion, baina horren aurrean mutil koskorrak berehala aldegin zuen etxera.

Apaizgoa ikasi ondoren apaiz egin, eta lehen apaiz-lekua Amasako parrokia izan zuen. Ikasketetan bere oroimen harrigarria zela eta nabarmendu zen, benetako jakintsua bilakatuz filosofia, teologia eta historia arloetan. Buruz esaten zituen, ahalegin handirik gabe, hain gogokoak zituen "Quijote", "Fray Gerundio" eta "Balmes" liburuetako pasarte oso-osoak.

Donostiara izendatu zutenean, han San Vicente parrokiako organo-jolea izan zen lehenik, eta parrokia hartan zegoela, musika-zale batzuk ohartu ziren arratsaldetan egiten zituela trebakuntza-saioak, eta geroz eta jende gehiago joaten hasi zen, bene-benetako kontzertuak ziren, haren saioak entzutera. Egun batean Esteban Jn. horretaz ohartu eta orduz aldatu zuen arte.

Handik Santa Maria parrokiara aldatu zuten erretore-orde gisa, eta geroago erretore izendatu zuten 1917tik 1919ra bitartean, baina hain umila zenez, ez zuen uste kargu hartarako balio zuenik, eta ez zuen etsi kargu-uztea onartu zioten arte, berriro ere erretore-orde lanetan jarraituz. Baina haren jakinduria hartarainokoa zen eta haren sermoiek hain baliotsuak zientzi eta dotrina mailetan, non jakintsu donostiarrek leporaino betetzen baitzuten eliza haren igandetako hamabietako mezetan.

Azken urteetan, traba egiten zuela pentsatu eta Beasaingo jaiotetxera erretiratu zen, hemen parrokiari bere laguntza eskainiaz, eta nik neuk zenbait urtetan haren akolitoa izateko ohorea izan nuen. Igande arratsaldetan, bezperak kantatu ostean, solasaldi bat egiten zen sakristian, eta bertan parrokiako apaizak eta akolito batzuk izaten ziren, denak korroan eserita. Atsegina izaten zen Esteban Jn.ari entzutea. Gai asko eta asko sakonki ezagutzen zituen hark.

Azkenik, eroriko batek sortutako bronkoneumonia batek hil zuen 84 urte zituela, 1959ko abenduaren 17an.

 



Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra