Kobraketa urteroko ordainagiri bidez egingo da. Ezarraldiaren lehen egunean dagoen egoera hartuko da kontutan kobraketarako. Nolanahi ere nahiz eta eraikuntza berriko etxebizitzetan nola erasipenetan, kuota hilabeteka zatikatuko da eta horretarako sortzapen data bezala lehen okupaziorako eta eraispenerako lizentzia ematearen data hartuko da.
Ordaintzeko obligazioa ezinbestekoa izango da herriko etxebizitza, denda edo industri establezimenduen maizter edo okupatzaileak direnentzat, ez erabiltzeak ezingo duelarik horren aurkako eraginik izan.
Herriko etxebizitzatako maizter eta okupatzaileek, Udalak zaborra biltzeko eskubideak ordainerazteko dagokion agiria ematen ez dienean, Erroldan sartuak izan daitezen Udaletxeari jakinerazteko obligazioa dute. etxebizitza berrien okupatzaileek etxea hartzen dutenetik hilabete baten barru egin behar dute eskaera hori.
Lokal batean 2 iharduera edo gehiago gauzatzen direnean, kopuru haundienekoa tarifa aplikatuko da.
|