Beasaingo Udala
 Bistara ezazu  interesatzen  zaizun planoa
 Aurki ezazu  edozein helbide  edo toki
40 etxebizitza BOE zozketa
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. MAPA
Arau Subsidiarioak eta hirigintzako beste dokumentu batzuk. Karpeta bidezko sarbidea
 Kontsulta ezazu  Beasaingo  Ondarearen data  basea
 Autobusen eta  trenen ordutegi  eta ibilbideak
 Udalerriko  argazki-bilduma
 Etxebizitza  Euskal Zerbitzua
 Herriko Kultura  programazioa
 Igartza  multzoaren  bisita
 Denda  eta  zerbitzuei  buruzko  kontsulta
 Udalerriko  industriei  buruzko  kontsulta
 Udalak  argitaratutako  liburuen eskaera
 Udalak  argitaratutako  formatu txikiko  liburuen eskaera
 Herriko Bideoa
 Beasainekin  zerikusia duten  hainbat lotura
 
  TASAK
 
 :: ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA
 

Hiri-Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa %0,2113


Landalur-Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa %0,7392


Lurzoru industrial edo hirugarren sektorekoan kokatutako Hiri-Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa. Kokatuta dauden ondasun higiezinen erabilera nagusia industriala edo hirugarren sektorekoa ez den eraikuntzei ezik. %0,6

HOBARIAK

a)Kuota osoaren 100eko 50eko hobaria, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute, honako ondasun higiezinen kasuan: Obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberriketakoak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean.

Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasi ondorengo zergalditik horiek amaitu ondorengo zergaldira bitartekoa izango da, eta beti ere denbora horretan urbanizazio edo eraikuntza lanak benetan egiten badira. Epe horrek ezingo ditu inoiz hiru zergaldi gainditu.

b)Kuota osoaren 100eko 60ko hobaria, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean eta egoera hori frogatzen duten bitartean.

Emakidaren balio-denbora: urtea.

Eskaria aurkezteko epea: urtarrilaren 1etik 31ra.

Emakidarako baldintzak:

- 173.400,00 euroko balio katastrala gainditzen ez duen ohiko etxebizitza (biztanleen udal-erroldako datuen arabera).

- Titularrak edota onuradunak ohiko etxebizitza denez kanpo beste ondasun higiezinaren jabe ez izatea, garaje bat, trastero bat eta dagokion kasuan, bere jarduera profesionalaren lokala izan ezik.

Eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Eskari-orria beteta.

- Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.

- Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo, beste ondasun higiezinen batzuren jabea ez izatearen zinpeko aitorpena.

- Eskatzailea ordainagiriaren titularra ez denean: etxearen jabearen zinpeko aitorpena, ordainagaria eskatzaileak ordaindu duela aitortuaz

Zergaren ordainagirian etxebizitzaz gain garaje, trasteleku etab. jasotzen badira, hobaria  etxebizitzari dagokion kuotaren gainean aplikatuko da soilik.

Hobari hau bateraezina izango da Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aplikagarri den beste edozein hobarirekin.

c)Kuota osoaren 100eko 50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondoren. Hobari hau, gehienez, 5 urtetan aplikatuko da.


:: TRAKZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA
Abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak, uztailaren 5eko 14/89 Foru Arauko 4. artikuluko 1. zenbakian Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergak dituen tarifa-laukiak aldatu ditu.

 TURISMOAK
 9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 24,70
 9tik 11,99 zaldi fiskaletara bitartekoak 67,36
 12tik 13,99 zaldi fiskaletara bitartekoak 132,22
 14tik 15,99 zaldi fiskaletara bitartekoak 157,18
 16tik 19,99 zaldi fiskaletara bitartekoak 188,62
 20 zaldi fiskal eta gorakoak 230,65

 AUTOBUSAK
 21 plaza baino gutxiagokoak 157,18
 21etik 50 plaza bitartekoak 223,79
 50 plaza baino gehiagokoak 279,70

 KAMIOIAK
 1.000kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak 79,72
 1.000tik 2.999kg.tara bitarteko karga erabilgarrikoak 157,18
 2.999tik 9.999kg-tara bitarteko karga erabilgarrikoak 223,79
 9.999kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 279,70

 TRAKTOREAK
 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 33,42
 16tik 25 zaldi fiskaletara bitartekoak 52,31
 25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 157,18

 TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEK ARRASTEAN ERAMANDAKO ATOI ETA ERDI-ATOIAK
 750kg.tik gora eta 1000kg. baino gutxiagoko karga  erabilgarrikoak 33,42
 1.000tik 2.999kg tara bitarteko karga erabilgarrikoak 52,31
 2.999kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 157,18

 GAINERAKO IBILGAILUAK
 Ziklomotoreak 8,31
 125 z.k.tarainoko motozikletak 8,31
 125etik 250 z.k.tarainoko motozikletak 14,34
 250etik 500 z.k.tarainoko motozikletak 28,48
 500etik 1.000 z.k.tarainoko motozikletak 57,18
 1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 114,33


SALBUESPEBAK

1. Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak,  kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

g) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2. Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu

ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibigailuaren ezaugarriak matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

- Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

- Minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuen kasuan: erabilpen esklusiboaren zinpeko aitorpena.

b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

- Nekazaritzako Makineria inskribatzekok Kartilaren fotokopa edo,bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departementuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularreran izenean luzatuta.

Zergen urteko erroldaren jendaurreko erakustaldia amaitu baino lehen aurkeztutako salbuespen eskariak soilik izango dira aplikaziozkoak ezarpen urtean, edo, ibilgailu berrien alta kasua balitz, aitorpen-likidazioaren jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasitako hilabete bateko epean eskatutakoak. Gainontzeko kasuetan salbuespenak hurrengo urtetik aurrera aplikatu dira eta ez dute atzera eraginik izango.

HOBARIAK

1. Izaera orokorrez,  hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala zergaren urteko erroldaren jendaurreko erakustaldia amaitu baino lehen  edo ibilgailu berrien alta kasuan, aitorpen-likidazioaren jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasitako hilabete bateko epean eskatzen bada , ekitaldi horretan aplikatuko da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.

Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz.  Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.

2. Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek % 100(e)ko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

Hobariaz gozatu ahal izateko eskatu egin beharko da eta horretarako den eskubida frogatuz (ibilgailuaren aintzinatasuna frogatu, alegia).

3. Aurreko 2 zenbakian aipatutako hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio.



:: UDALERRIKO IHARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA
Finkatuko gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,7539
 
2.Eranskina
Udalerriko bide publikoen sailkapena.
Kategoria: bakarra udalerri osorako.
Indizea:1
HOBARIAK

Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, kooperatibei, horien elkarte, federazio eta konfederazioei eta eraldaketarako nekazaritza sozietateei aplikatzeko jasotzen duen %25eko hobaria.







Faboritoei gehitu     Imprimatu   
 

 Eguraldia
 Euskadin

KIUB Kontsu - mitzailearen bulegoa
Beasaingo Berriak
Aretoa Etxebizitza?
Medio Ambiente Beasaingo Ingurumena
Abiadura Handiko Trena
 Bulego Birtuala
Lan bila baza- biltza eta euskaraz lan egin nahi baduzu....
Interneteko prestakuntza zentroa










Beasaingo Udala - Ayuntamiento de Beasain 2006 - Lege oharra