BEASAINGO UDALAREN WEB-A LEGE-OHARRA

Imprimatu Imprimir

1. Web honen jabearen identifikazioa

Uztailaren 11ko 34/2002 legea betetzeko

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002ko legeak ezarritako baldintzak jarraituz www.beasain.net -en jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:

Jabea: Beasaingo Udala.
NIF zenbakia: P-2002100B
Helbidea: Martin enparantza z.g. Beasain (20200) Gipuzkoa. Telefonoa: 943 02 80 50
Fax-a: 943 028051
Helbide elektronikoa: udala@beasain.net

2. Web gune honen erabilera helburuak eta baldintzak

2.1. Helburua .

Web gune honen helburua Internet sarearen erabiltzaileei eta herritarrei Beasaingo Udaleko zerbitzuei eta garatutako ekintzei buruzko informazioa ematea eta udal honetan interes orokorreko ekintza publiko zein pribatuko ekintzak bultzatzea da.

Web orri honetara sartzeak “Erabiltzaile” izaera ematen dizu, honek www.beasain.net web gunean sartzean argitaratutako erabilpen baldintzak onartzen dituzula espres emandako baimenaz. Beraz, Erabiltzaileak baldintza hauek irakurri beharko ditu web honetan sartu eta ondorioz, web honen bitartez eskainitako zerbitzuak erabiltzen dituen guztietan, aldaketak izan ditzake eta.

Modu honetan “Erabiltzaile” ulertuko da www.beasain.net -en garatutako zerbitzu eta ekintzetan sartu, nabigatu, erabili eta parte hartzen duena.

2.2. Zerbitzuen sarrera eta erabilpen baldintzak.

a) www.beasain.net-erako sarbidea askea eta doakoa da.

b) Web honen zerbitzuaren erabilpena egin nahi duten adin txikikoek guraso, tutore edo lege ordezkariek aurretiko baimena behar izango dute, hauek izango dira bere kargura dauden adin txikikoen arduradun bakarrak.

c) Une oro Erabiltzaileak web honen informazio eta zerbitzuak agertzen diren baldintzak, indarrean dagoen legearen,moralaren, ohitura onen edota ordena publikoa errespetatuz erabili behar ditu.

d) Erabiltzaileak web honetan jarritako formularioen bidez emandako informazio osoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela bermatzen du.

e) Erabiltzaileak ez ditu: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere sekuentzia sartuko web honen sistema informatikoak kaltetzeko edo aldatzeko xedearekin; baliabideen erabilera zabala dela eta beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatuko; web honetako datuek hartu publizitatea egiteko asmoz; berregin, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen esku utzi web honetako edukiak; web honetan sartutako zerbitzuen bidez jabetza intelektuala, ohore, irudi eta pertsona intimitate eskubideak kalte ditzaketen ekintzak egingo.

f) Datu pertsonal izaera ez duten datu guztiak, eta Internet bidez nahita www.beasain.net-era emandakoak (edozein aipamen, iradokizun, ideia, grafiko eta abar) Beasaingo Udalaren jabetza izango dira eta mugagabeko erabilera eskubideak izango ditu horren truke bere edo beste pertsona baten alde inongo konpentsaziorik eman gabe.

g) Eskubide guztiak gordeta daude. Ezin dira aldatu, kopiatu, banatu, komertzializatu, eraldatu, berrerabili, komunikazio publiko eta orokorrean ustiapen era, edozein prozeduraz edukiak osorik edo zatika www.beasain.net.

3. Erantzukizun eta Berme erregimena.

3.1. Beasaingo udalak, ezin ditu bermatu orri honetan, beste pertsona fisiko edo juridikoak bidalita dagoen informazioaren zilegitasun, fidagarritasun, erabilgarritasun, egiatasun eta zehaztasuna.

3.2. Beasaingo udalak jakinarazten du, bere esku dauden eta teknologiak uzten dizkion neurri guztiak hartu dituela, web orrialdeak ondo funtziona dezan eta birusik ez dituela, ezta kalte ditzaketen osagaiak ere. Hala ere, ezin da egin erantzule: a) www.beasain.net-en dauden edukien eta zerbitzuen jarraipena eta erabilgaitasuna. b) aipatutako edukiek errorerik ez izateaz eta gerta daitezkeen akatsen edozein zuzenketaz, c) birusik ez izateaz edota kalte dezaketen osagaiak d) hartu diren segurtasun neurrien erasoezintasunaz; e) www.beasain.net-en segurtasun sistemak gainditzen dituen edozein pertsonak sor ditzakeen kalte edo galerak.

3.3. Erabiltzailea izango da erantzule bitartekoen aurrean bere izenean edo berak bidalitako edozein komunikazioren erantzule bakarra baita web honetako eduki eta zerbitzuen erabilera ez zilegiarena ere.

3.4. Beasaingo udalak www.beasain.net erako sarbidea garai baterako eten dezake aurretiaz jakinarazi gabe, muntatze, kopiatze, berritze edo hobetze lanak egiteko. Egoerak hala ahalbidetzen guztietan Beasaingo udalak bere web-an argitaratuko nahiko aurretasunez zerbitzuak kentzeko data jakinaraziz.

3.5. Beasaingo Udalak ez du beregain hartzen www.beasain.net-en egon daitezkeen beste web orri batzuekiko loturen batere ardurarik, ez baitu beraien gaineko inongo kontrolik, bere helburua, Erabiltzaileari beste informazio-iturrien berri ematea delarik, beraz Erabiltzailea bere erantzukizun osoz sartzen da bertan agertzen diren edukietara erabilera baldintzak onartuz.

3.6. www.beasain.net-en bidez emandako informazio administratiboak ez du Egunkarietan eta Aldizkari Ofizialetan argitaratu behar diren agirien iragarpena ordezkatzen, hauen argitaratzeak edukiaren fedea emateko tresna da.

3.7. Beasaingo Udalak web honen bidez eskaerak, iradokizunak eta kexak egiteko aukera ematen dizu. Honekin zenbait prozedura administratiboen tramiteak arintzea eta erraztea du helburu, baita teknologia berriek Administrazioa herritarrei hurbiltzeko abantailak aprobetxatzea ere. Hala ere, kontuan hartuta gaur eguneko teknologiaren egoera, honetarako onartutako prozedura administratiboetan sinadura elektronikoaren teknika erabiliz izan ezik, Udala ezin da bide honetatik egindako eskaeren arduraduna, beraz ez dira lotesleak.

3.8. Erabiltzaileari jakinarazten zaio, eta honek onartzen du www.beasain.net-en bidez Beasaingo Udalera zuzendutako eskaerei erantzuna posta arrunt bidez Beasaingo Biztanleen Udal Erroldan agertzen den helbide postalera bidaltzea.

4. Isilekotasun Politika.

Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan (LOPD) xedatutakoa betetzeko, www.beasain.net web orriaren bidez lortutako datu pertsonalak era isilean tratatuko dira, eta datu pertsonalak jasotzeko formulario elektronikoa agertzen den orrietan jakinarazten den xedeaz erabiliko dira eta eskaera betetzeko helburuaz gorde daitezke fitxategi automatizatu batean.

Era berean, sarbide, zuzentze, indargabetze eta uko eskubidea LOPD-n agertzen den moduan, bere jasoera egiaztatuko duen gutun ziurtatu edo antzeko era batean, NAN.-ren fotokopiarekin helbide honetara: San Martin enparantza z.g. Beasain 20200 Gipuzkoa.

Beasaingo Udalak jakinarazten du bere web orrian ez duela cookie-rik erabiltzen.

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak zilegiak, egiazkoak, zehatzak eta eguneratuak direla bermatzen du, eta datuen edozein aldaketa Udalari jakinarazi behar dio. Erabiltzaileak ez ditu hirugarren baten datuak emango, aurretiaz isilekotasun politika honetan ezarritakoaz honen baimen informatua ez badu, www.beasain.net-en datuak sartzearen erantzule bakarra izango da.

18 urtez azpiko ume eta gazteei jakinarazten zaie guraso edo tutoreen baimena behar dutela www.beasain.net-en bere datuak emateko.

Beasaingo Udalak datu pertsonalen aldaketa, galtzea, trataera edo sarrera ez baimenduak ekiditeko neurriak hartu ditu, une oro, teknologiaren egoera kontuan hartuz, bildutako datuen izaera eta dituzten arriskuak, bai giza-ekintzatik datozela, bai inguru fisiko edo naturaletik, Erabiltzaileak jakin behar du Internet-en hartutako segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.

5. Iraupen eta Aldaketa.

Beasaingo Udalak erabilera baldintza hauek alda ditzake osorik edo zatika, aldaketak www.beasain.net-en argitaratuz. Halaber, web gunean egoki ikusten dituen aldaketak egin ditzake, aldatu, kendu edo gehitu ahal ditu edukiak eta ematen dituen zerbitzuak, nahiz hauek agertzeko eta aurkitzeko erak. Beraz, indarrean izango dira Erabiltzaileak www.beasin.net-era sarbidea egiten duen unean argitaratuta dauden erabilpen baldintzak, eta horregatik aldiro irakurriko ditu baldintza horiek.  

ImprimatuImprimir